Ziziriko ospetsuba

 

Bakaldunaren (Erregiaren) semia ezkontzeko eguan.

      Orixe zala-ta, jai andijak egiten ebezan.

      Urtebete baño geyago egon zan senargaya emaztegayari itxaroten. Azkenian, eldu zan au.

      Rusia'ko printzesa bat zan, Finlandia'tik arba (trineo) baten etorrana.

      Arba onek eukon zisne baten antza.

      Onen egal-artian gure neskatilla etorran jezarrita.

      Gustiz ederto eguan apainduta ta zurbil-zurbilla zan, jayotzetik ordurarte bixi ixan zan edurrezko jauregija baxen zurbilla.

      Kale-ziar joyanian, danok esaten eben ao batez:

      Zurbil-zurbilla da-ta, larrosa zurija dirudi!

      Eta etxietako leyoetatik lorak jaurtiten eutsoezan.

      Jauregiko atian bakaldungaya eguan begira.

      Begi ameslarijak eukozan eta urre margodun (kolor-edun) ulia.

      Emaztegaya ikusita, buruba ta belauna makur-makur egin ta eskuban mosu-egin eutson.

      Zure argazkija (erretratua) ederra zan, ziñez, mutillak esan eutson baña zeu argazkija baño ederragua zara.

      Bakaldungai-emiari (printzesari) arpegija gorritu yakon.

      Oraintxu arte larrosa zurija-lakua zan jauregiko morroi batek esan eban. Baña orain larrosa gorrija-lakoxia da.

      Jauregiko zaldun eta andera gustijak aintzat artu eben morroyaren esana.

      Egun batzutan danak esaten eben:

      Larrosa zurija, larrosa gorrija; larrosa gorrija, larrosa zurija.

      Bakaldunak agindu eban urteko sarija (alogerea) morroyari andituteko. Baña onek saririk ezeban artzen-eta, naikua euki eban Bakaldunaren agindubagaz.

      Iru egun-barru ezkontzea egin zan.

      Ori zala-ta jai ederrak ixan ziran.

      Ezkonbarrijak, alkarren eskutik elduta, jatetu (konbidau) gustijen artetik igaro ziran.

      Gero bazkarija ixan zan.

      Bakalderriko (erreñuko) agindari, zaldun eta andera andikijak eldu ziran bertara.

      Ezkonbarrijak mai-erdijan jezarrita egozan eta leyar (kristal) argizko edontzi batetik edaten eben.

      Egizko matalarijak bakarrik edan biar ixaten eben edontzi onetatik. Matetan ezebenen ezpanak ukutu-ezkero, leyar argija urdin bigurtzen ei-zan.

      Igarten da, bai, alkarren mate dirala lengo morroyak esan eban, leyarrezko edontzija argi-argi dago-ta.

      Bakaldunak agindu eban, morroyari sarija getuteko ostera be.

      Orixe da mutil zurra! jauregiko gustijak, batera, esaten eben.

      Bazkal-ostian dantzaldija ixan zan.

      Ezkonbarrijak larrosaren dantzea egin biarko eben. Bakaldunak berak txillibituba joko eban.

      Ben-benetan, eresi (soñu) bi baño ezekijazan. Eta sarri, bata jo-biarrian bestia joten eban. Baña ardurarik ez, joko ebana joko ebala, danak batera esango eben:

      Ederto! Ederto! Obeto ezin!

      Jayak amatuteko, gabian guzurrezko subak (su artifizialak) egin biarko ziran.

      Bakaldungai-emiak ezekijan zer zan ori, ezeban iñoiz ikusi egin-eta.

      Zertzuk ete-dira guzurrezko subok? egurastuten alkarrekin ebiltzalarik, emaztiak senar barrijari itandu eutson.

      Egunsentija-lakuak dira Bakaldunak erantzun eutson. (Esan biarko dogu, Bakaldunak beti erantzuten eutsola beroni itanduten etxakonari). Neuk gurago dodaz guzurrezko subak, ixarrak baño, lendik dakigulako oneik noiz agertu ta ostendu biar daben. Orrez gañera, nire txillibitu-soñua baxen atsegingarrijak ixaten dira guzurrezko subak. Ointxe ikusiko dozube...

 

 

Jauregiko baratzian dana gertu eguan zorijoneko subak egiteko.

      Bakaldunaren sutauslarijak gustija amatu ebaneko, subak alkarrekin itz-egiten asi ziran.

      Munduba dan ederra! sutautsez (polboraz) egindako txirringa batek esan eban Begiratu larrosa belegi orrei. Gustiz politak dira. Pozik nago lurralde askotatik ibilli nazalako. Mundu-ziar ibiltiak asko irakasten dau.

      Bakaldunaren baratza ezta munduba, txirringa zentzunbako ori kandela batek esan eutson. Munduba andija da ta iru egun biarko zenduzan osorik ikusteko.

      Mate dogun lekuba da munduba guretzat beste txirringa batek esan eban. Baña onezkero eztago matasunik. Olerkarijak (bertsolarijak) il dabe. Matasunatzaz asko idatzi dabe arranuok, bai?, ta eztautse orain iñok ziñestuten. Ezta ori arritzekua. Egizko matasunak ixil-ixillik jasaten (sufritzen) dau. Neronek be... Baña zetarako esan? Edestixuna (nobelia) ezta oraingua, antziñekua baño.

      Ori da astakerija! kandelak erantzun eban. Edestixuna ezta sekula ilten. Gure ezkonbarrijok, esaterako, alkarren mate dira. Gaur goxian entzun dautsot ori, kutxa baten neugaz sartuta egon dan kartutxo bati. Onek ziatz jakiten ei-dau beti Bakaldun eta sendi (pamilli) gustijaren barri.

      Alako baten estul garratz ta siku bat aditu zan.

      Danak albora begiratu eben.

      Estula ziziriko arro bategandik etorran, zotz baten erpiñian (puntan) lotuta eguan zizirikuagandik.

      Ejen!, ejen! estarrijagaz egin eban.

      Lagun gustijak adi-adi geratu yakozan.

      Zizirikua barriro estula egin eta itz-egiten asi zan.

      Ixiltxu ta leun, geldi-geldika egiten eban.

      Bakaldunaren semiak dauko zori ona! esan eban. Neu ortik gora botako naben egunian bertan ezkondu! A propos eginda be, elitzake beretzat obe ixango. Bakaldunaren semiak beti dauko zori ona.

      Zer, baña? txirringeak esan eutson. Nik uste neban geu jaurtingo gindubezala ezkonbarrijen opaz.

      Ori ixango da zeuri dagokixuna: iñoren menbian egotia Zizirikuak esan eban. Bai, iñoren aurrian buruba makurtutia ixango da zure biarra... Baña niri beste gauza bat dagokit. Ni Ziziriko ospetsuba naz, ta entzute andiko gurasuakandik nator. Ama, aldi atako sutautsezko txirringarik ospetsubena ixan zan. Gixonen aurrian agertu zanian lenengoz, emeretzi bira (buelta) egin ebazan il baño lenago. Eta bira-biraka ebillala, ixar gorrijak botaten euzan. Luzeran iru kana eukozan, eta sutautsik onenagaz eginda eguan. Ata, neu-lako Zizirikua zan, jatorriz pantzetarra (prantzesa), baña. Goi-gora juan zan-eta, ikusliak uste ixan eben etzala beste bein lurrera jatsiko. Baña jatsi zan, jatsi ez? Ziziriko zintzua zan, ixakera onekua, ta ezeban gura olako atsekaberik ikuslioi emon. Jatsi zan lurrera urrezko euri-artian. Orduko izparringijak (periodikuak) goraltz andijak egin eutsoezan.

      Esaten nebanez Zizirikuak jarrai eban, esaten nebanez... Zer esaten ete-neban, baña?

      Zure burubatzaz zengozan itz-egiten kandelak erantzun eutson.

      Bai, ba. Ba-neban susmetan ardura andiko arazoren bat ixango zala.

 

 

Illargija ta ixarrak agertu ziran ortzian.

      Bakaldunaren jauregitik eresijaren anotsa (oyartzuna) elduten zan.

      Ezkonbarrijok dantzan ebiltzan.

      Ederto egiten eben-eta, azuzena zurijak buruba makurtu ta leyotik begiratzen eben. Eta urdamutur (amapola) gorrijak burubagaz soñubari lagun-egiten eutson.

      Gabeko amarrak jo eben. Gero amaikak. Eta onen urrengo amabijak.

      Orduban Bakaldunak sutauslarijari dei-egin eutson.

      Subak piztuten asi biarko dozu agindu eban.

      Sutauslarija, beste gixon batzukin, subak egozan lekurantz zuzendu zan.

      Bakotxak argi bat piztuta eroyan eskuban.

      Benetan, ikuskixun ederra ixan zan.

      Juiss! Juisss! txirringa batek egiten eban, gira ta bira ebillala.

      Bun! Bun! kandelak ostera.

      Agur! suzko borobillak (globuak) esan eban.

      Ban! Ban! trikitrakiak erantzuten eben.

      Danok egon ziran ederto, Ziziriko Ospetsuba ixan-ezik.

      Au ezo (bustita) eguan, negar asko egin ebalako. Eta jakiña, ezin surik artu.

      Beronek eukon gauzarik onena sutautsa zan. Baña malkuakin bustita, etzan ezetarako gauza.

      Beste lagunak, barriz, irriz ta destañez beti erabilli ebazanak, ondo baño obeto bete eben biarra.

      Ederto! Ederto! Bakaldunak iñuan.

      Eta semiaren emaztiak barre-algara gozuak egiten euzan.

      Itxuraz, beste ereti (okasiño) obe baterako isten nabe Zizirikuak esan eban. Bai, orixe ixan biar...

      Eta buruba jasota iñoiz baño arrokeri andijagoz, alde gustijetara begiratu eban.

 

 

Bijaramonian langilliak etorri ziran, itxulastuta egozan gauzak ondo ta zuzen ipinten.

      Niri agur-egiten bidaltzen yausten batzorderik (komisiñorik) ixan biar dok... Zizirikuak kolkorako esan eban. Beti oi yuadan lez, andikiro artuko yuat.

      Eta buruba atzeruntz eginda, arpegi illuna ipiñi eban, zeozer oldoztuten (pentsetan) bai'legon.

      Baña langilliak ezeben gure Zizirikua ikusi, alde-egin-arte.

      Ara! euretarik batek esan eban. Beitu ziziriko txar au!

      Eta artu ta baratzetik kanpora (arresi-ganetik) jaurti eban.

      Neu ziziriko txarra? esan eban onek, aidian biraka ebillala. Neu ziziriko txarra? Ezin ori! Ziziriko garra esan gurako yuan.

      Eta arresi-ostian eguan basaz beteriko oxiñera jausi zan.

      Egija esateko be, au etxagok ni bixiteko moduban barrurako esan eban. Itxuraz, igeretxe (balnea-rio) dotoria dok, ta ona bidaldu nabe osatuten. Bai, ba, kirijuak lertu-agiñian yaukodazak-eta, atsedena (deskantsua) artu biar.

      Ori esanda, begi zolijak eta jantzi orlegija (berdia) eukozan ugarazijo txikija beraganatz zuzendu zan.

      Lagun barrijak yaukoguzak Ugarazijuak burubari egin eutson. Bai, ba, baso-lakorik etxagok-eta... Zorijontsuba ixateko, eurija ta basea baño etxuadaz biar. Gaur arratsaldian eurija ixango ete-yuagu? Bayetz uste yuat. Ortzia, baña, odei-barik yagok Au tamala!

      Ejen! Ejen! Zizirikuak egin eban.

      Ori da abots atsegingarrija! Ija niria baxen gozua Ugarazijuak esan eutson Zizirikuaki. Korroka-egitia soñurik samurrena egitia da. Gaur gabian entzungo dauskuzu. Korta-aldeko zingiran jarri ta illargija agertu-orduko asiko gara. Gure abestija gozo-samurra da-ta, ingurubetako gixonak-eta oetik jagiten dira guri entzuteko. Atzo esan eutson amari kortako gixonaren andreak, gau gustijan ezin ixan ebala lorik egin geugatik. Au pozkarrija da, ixan be, guretzat.

      Ejen! Ejen! Zizirikuak, asarrez, berregin eban.

      Gogaro (umore) txarra eukon, zer esan ezekijala.

      Abots gozua zure abotsa (boza)! Ugarazijuak esan eutson. Gaur gabian zingirara etorriko zara, ezta? Orain alabak ikusten nua. Sei alaba eder daukodaz, bai?, ta inguru onetako piztijak iruntsiko ete-dabezan bildurrez nago. Tira, ba. Agur. A! Eskarrik asko zure itzaldija dala-ta.

      Ze itzaldi ta itzaldi-oste! Zizirikuak esan eban. Nik eztot itzik esan, zeuk bakarrik egin dozu-ta.

      Eta batobatek entzun biar Ugarazijuak erantzun eutson. Neuk bakarrik itz-egitia asko atsegin yat. Orretara ezta astirik galtzen. Eta gañera, eztabaidarik ezin ixan.

      Niri eztabaidak atsegin yataz Zizirikuak esan eban.

      Gusto txarrekua zara, ba. Eztabaidak bada-ezpa-dako gixonak bakarrik erabilten dabez. Andiki ta aberatsen artian eztozu eztabaidarik entzungo. Agur dirautzut barriro, alabak emetik daukadaz-ta.

      Eta Ugarazijua, uger egiten, andik juan zan.

      Lotsagalduko umia baño etzara Zizirikuak esan eutson. Eta azikera (edukaziño) onik eztaukozu. Niretzat iguingarrijak ixaten dira norberen buruba goralduteko baño itz-egiten eztabenak. Neuk, baña, orixe berori egin gura neuke... Ori da buruzalekerija. Eta buruzalekerijoi gorrotogarrija ixan biar nire antzeko notin (persona) apatz eta begikuentzat. Akatz ori kenduteko ni artu biarko ninduben eredutzat: eredu (ejenplu) oberik ezin topau. Orain daukozu ereti ona orretarako, laster Bakaldunaren jauregira atzera juan biarko dot-eta. Bakaldunaren etxian zintzo mate nabe. Ori erakusteko, auxe esan baño eztago: Bakaldunaren semia atzo nire opaz ezkondu zan. Zeuk, biarba, eztozu au ulertuko, baserrikua zaralako.

      Alperrik esaten dautsozu ori oxin (pozu)-inguruban egaizka ebijan mamu (koko) batek esan eutson. Alper-alperrik, bai, ugarazijua aspalditik juan zan-eta.

      Tira, ba. Orregaz eztot ezer galduko. Berak galduko dau, bai bein Zizirikuak erantzun eutson. Ni enaz ixilduko berak entzuten eztaula-ta. Asko atsegin yat niri, burubari entzutia. Sarritan burubagaz itz-egiten dot luzaro. Adimen (talentu) andija daukot-eta, bein baño geyagotan esaten dodanik be eztot ulertzen.

      Orrezkero, Pillosopijatzaz itz-egin biarko zeunke kokuak esan eutson.

      Eta beste-barik, onek alde-egin eban.

      Koko kirtenoi! Ortik juan eztok, ba! Zizirikuak esan eban. Urrian etxok sarri-askotan eretirik eukiko neu-lako gixon jakitunagaz itz-egiteko. Baña etxaustak ardura. Nozonoz igarriko yoek gixonak neuk yaukodan zentzuna.

      Ori esan eta pizkat geyago basa-barrura sartu-zan.

      Berialaxe Ata zuri bat, igerika, etorri yakon.

      Ata onek anka orijak eukozan.

      Ibilkera berezija eukon-eta, danok esaten eben ata polita zala.

      Kua, kua, kua! Ateak egin eban. Zeuk daukozu itxura barregarrija! Olan jayo ete-ziñian, ala ezpiarren bat jazo yatzu?

      Igarten da, bai, basuan bixi zarala, ata lotsabako ori Zizirikuak erantzun eutson. Bestelan jakingo zeunke nor nazan. Baña ez jakitia parkatuten dautzut. Ezin edonori eskatu nire mallara eldutia. Bakixu gero aidetik egaiz-egin daikedanik, urrezko eurijaren modura lurrera jasteko?

      Ori baño ezpa-da, ezta gauza andija Ateak esan eban. Eztakit zetarako balijoko dautzun orrek. Beste gauza bat ixango litzake soluak goldez erabilliko ba'zenduz, idijak lez. Edo burdija batetik bestera eruango ba'zeu, zaldijak eruan oi-daben lez. Edo artaldia zainduko ba'zendu, artzanorak lez. Baña aidian ibilli gira-biraka? Ene bada-ta!

      Zu, gixon Zizirikuak, arrokeriz, erantzun eutson. Ikusita daukot jakinge ta ziztriña zarala. Nire mallako notiñak (persoñak) eztabe iñoren aurrian buruba makurtzen. Ni enaz jayo ezetariko biarrik egiteko, ta gitxijago oindiño len atatu dozuzanetarikorik. Or konpon idijak, zaldijak eta artzanorak (artzañen txakurrak). Ni Ziziriko ospetsuba naz, jatorriz andiki ta zalduna. Beti uste ixan dot esku-lanak egokijak dirala beste zeregiñik eztaukenentzat.

      Tira, ba erantzun eutson Ateak, ixakera onekua ixanda gañera, iñogaz asarratzen etzañak. Bakotxak bere zorua darabil. Dana-dala, poztuten naz ona bixiten zatozalako.

      Ona bixiten etorri? Bai, zera! Ni bidaztija baño enaz, bidazti dotoria, ori bai. Eta leku oneri, aspertuteko alagalakua deritxot. Emen eztago nire antzeko lagunik. Auzo zikin-zatarra baño ezta au. Laster bigurtuko naz Bakaldunaren jauregira. Oindiño gauza andijak egin biarko dodaz ludijan (munduban).

      Neuk be asmua artu neban bein, alduna (diputadua) ixateko Ateak erantzun eutson Lurralde onetan ainbat gauza dagoz egiteko ta! Aldi luzia eztala, batzar andija egin gendun emen, au, ori ta bestia eskatzeko. Baña ikusten danez, ezta ezer aurreratu. Orain, erriko arazuak alde batera itxita, etxian sartuta egoten naz, seme-alabak azten.

      Ni enaz jayo etxe-barruban bixiteko, ba Zizirikuak esan eutson. Eta neu letxe, senide gustijak. Agertuten nazan lekubetan, danok begira geratzen yataz. Etxian sartuta bixitiak, biar dan baño lenago gixona zartuten dau. Eta gorago dagozan arazuai ezin eldu.

      Gorago dagozan arazuak diñozu! Orixe da gauza ederra! Ateak esan eban. Baña oin igarten dot gose andija nazala.

      Eta oxin-ziar juan zan, auxe egiten:

      Kua, kua, kua!

      Erdu ona, erdu ona! Zizirikuak, didarrez, esan eutson. Gauza asko daukodaz oindiño esateko-ta!

      Baña Ateak jaramonik ez.

      Poztuten nok juan dualako kolkorako esan eban Zizirikuak. Nire mallako gixona eztok.

      Eta basa-barrura geyago sartu zan.

      Alako baten, txartes zurijakin jantziriko mutiko bi oxiñera (pozura) urreratu ziran. Galdara bat eta egur batzuk ekarten ebezan.

      Aldundija-edo (Diputaziñua-edo) ixan biarko dok Zizirikuak, arropuztuta, esan eban.

      Eta txairo ta zuzen-zuzen jarri zan.

      Ara! mutiko batek esan eban. Begitu zotz zar au. Zelan arrayo atonduko ete-zan onaño elduteko?

      Eta basatik Zizirikua atara eben.

      Zotz zarra neu? Zizirikuak pentsau eban. Ezin ori! Zotz arra esan gurako yuan astakillo onek. Zotz arra etxako edonori esaten. Bai, ba!

      Sutara botako dogu beste mutillak esan eban, galdarea irakiten ipiñi biar dogu-ta.

      Eta egur-meta andija eginda, Zizirikua gañian ezarri eben. Gero su emon eutsoen.

      Auxe da ederra! Zizirikuak esan eban. Egunez su emon eta jaurtingo nayuek, danok ikusi nagijen.

      Orain guazan lotara mutikuak alkarri esan eutsoen. Itxartu-orduko, ura irakiten egongo da.

      Eta bedar-gañian etzunda, luak artu ebazan.

      Zizirikua ezo-ezo (bustita) eguan-eta, asko belutu zan suba artuten. Baña ibilli ta ibilli, su-artu eban.

      Ba-nua, ba-nua ortik ziar! didar-egin eban. Bakit ixarrak, illargija ta eguzkija baño gorago igongo nazala. Bakit.....

      Pisss! Pisss! Pisss!

      Eta zuzen-zuzen, gorantz igon zan.

      Ederto! esan eban Olan igoten juango naz betiko. Auxe da ni-lako Ziziriko bati dagokijon abi jadea!

      Baña ezeban iñok berau ikusten.

      Gerotxubago, askura-antzeko gauza bat igarri eban soñian.

      Ba-nua lertuten (eztanda-egiten)! Ludi gustijari su emonda gero, zalaparta andija egingo dot. Eta urte gustijan nigaz gomutauko dabe.

      Egin-egiñian be, une atan eztanda-egin eban.

      Ban! Ban! Ban! sutautsak egin eban.

      Eztanda egin, bai, baña iñok entzun ez.

      Galdara-onduan lotan egozan mutillak be ezeben ezer entzun.

      Eztanda-eginda gero, zotza bakarrik geratu zan.

        Zotz au jausi zan oxin-aldian egurastuten ebillan Antzar baten gañera.

      Ene bada! Antzarrak esan eban. Zotzak jausten asi dozak, ala?

      Eta, bildurrez, uretara sartu zan.

      Eneban esaten, ba, mundu gustija nigaz ikaratuko zala? Zizirikuak esan eban.

      Eta orixe eginda, il zan.

 

 

© Oscar Wilde

© itzulpenarena: Joseba Altuna

 

 

Ipuñak, Oskar Wilde
Irakurle euzkeldunari / Bakaldungai zorijontsuba / Urretxindorra ta larrosa
Erraldoi berekoya / Benetako adizkidia / Ziziriko ospetsuba / Ume ixarra

 

 

"Oscar Wilde" orrialde nagusia


susa-literatura.com