Bakaldungai zorijontsuba

 

Uri-ganetik, arrimeta andijan jarrita, Bakaldungai (Príncipe) Zorijontsubaren irudija agiri zan.

      Irudi au urreztauta eguan, urrezko azalakin apainduta.

      Bere begijak ikatzarri urdin (zafiro) dizdiratsu bi ziran. Ezpata-muturrian ikatzarri gorri (rubí) bat eukon.

      Gusti au zala-ta, bertotar ta kanpotarrak, berari begira, gelduten (mirarituten) ziran.

      Axe-orratza baxen ederra da buruba jakituntzat eukon uriko ziñegotzi (kontzekal) batek esaten eban. Baña ezta ain biarrezkua.

      Zegatik ez-ete-az Bakaldungai Zorijontsuba-lakua? illargija atrapau gura ebala-ta negarrez eguan umetxu bati amak itanduten eutson. Bakaldungai Zorijontsubak etxok sekula be negarrik egiten.

      Pozkarrija da, ixan be, ludijon (mundu onetan) zorijontsurik ikustia Bakaldungayaren irudija ikusita, zorigaiztoko batek esan eban.

      Gotzonen (aingeruben) antzekua da gure Bakaldungaya bein esan eben, txadonetik (elexatik) urtetian, ikastolako umiak, zuri-gorriz polito jantzita egozanak.

      Zetan, baña, igarten dozube ori, gotzonik eztozube iñoiz ikusi-ta? irakasliak itandu (preguntau) eutsen.

      Geuk sarri amesetan gotzonak ikusi daruaguz umiak erantzun eben.

      Eta irakasliak, ori entzunda, arpegi illuna ipiñi eban, umien esanai txarto eristen eutselako.

 

 

Gau baten elai txiki bat, egaizka, urira eldu zan.

      Egun batzuk lenago lagunak Egipto'rantz abijau ziran.

      Baña elai au atzian lotu zan, inge (kañabera) bati matasun sutsuba artu eutsolako.

      Udabarrijan aurkitu (topau) ta ezautu eban inge ori.

      Kañaberea itxura onekua zan-eta, beragaz itz-egiteko asmuaz elaya urreratu yakon.

      Nai-ta-ez mate biarko zaitut, ezta? gure txorijak esan eutson.

      Eta ingiak, bayetz esateko, buruba makurtu eban.

      Elaya, orduban, inguruban asi yakon egaizka, olgetako goguaz. Kañabera-ondoko errekako ura egalakin ukutu ta zidarrezko lerruak egiten ebazan. Orretara erakusten eutson beraganako matasuna.

      Egunak juan egunak etorri, udea igazi edo pasau zan.

      Barregarrija da gure lagun orri jazoten (pasetan) yakona beste elayak alkarri esaten eutsoen-. Kañabera ori txiro-txirua da: lanzikorik ez-ei-dauko. Barriz, sendi (pamili) ugarija bai...

      Zuzen egozan elayok, lats (erreka) gustija ingez (kañaberaz) beterik eguan-eta.

 

 

Udagoyena elduta, elai gustijak iges-egin eben.

      Bai, ba, otza asi zan-eta, Apirka'rako bidia artu eben.

      Gure elayak orduban buruba ikusi eban bakar-bakarrik. Eta kañabereagaz aspertuten asi zan.

      Inge onek etxok iñoiz itzik egiten kolkorako esaten eban. Eta bildur nok aldakorra ete-duan, axiari beti buruba makurtuten yautsok-eta.

      Egija zan ori. Axerik ebillanetan, ingiak gerritik makurtu ta buruba erasten eban.

      Beti yagok toki berberan elayok barrurako egiten eban. Eta niri, barriz, alde batetik bestera ibiltia atsegin yatak. Orixe duala-ta, ni mateko naunak ibiltarija ixan biarko yok...

      Nire atzetik etorri gura dozu? ingiari itandu (preguntau) eutson.

      Baña ingiak buruba makur-makur egin eta lurra jo eban.

      Orregaz adirazo gura eutson, lurrari itxasita (lotuta) eguala ta ezin ebala bertotik alderik egin.

      Ezetz diñozu? Nire lepotik barre-egiten egon zayataz, ezta? elayak, minduta, esan eutson. Egipto'ra juango naz, ba. Agur!

      Eta, gora ta gora, egaizka asi zan.

 

 

Egun gustijan egaiz ta egaiz, illuntzirako urira eldu zan.

      Gaberako aterpia nun arrayo topauko ete-yuat? burubari itandu eutson. Nik uste nayuan uri onetako biztanliak abegi ona egingo yeustela. Baña eztok olan ixan.

      Ori esan eta arrimeta-ganian eguan gixa-irudija ikusi eban.

      Ara zuzenduko nok kolkuari egin eutson. Toki ori polita dok sartu ta eskutetako. Eta axia artzeko be, alagalakua.

      Esan eta egin. Egaizkada baten Bakaldungai Zorijondunaren oñetara eldu zan.

      Tirok, ba! Urrezko etxia yaukat alde gustijetara begiratuta gero esan eban.

      Eta lotarako gertau (prestu) zan.

      Baña egal-azpijan buruba eskutau ta ur-tanta bat jausi yakon.

      Auxe dok barregarrija! burubari egin eutson. Ortzian (zeruban) odeirik etxagok, ixar argijak baño. Orratiño, baña, eurija eztok, ba! Olakorik!...

      Ori esan eta beste tanta bat jausi yakon.

      Zetarako ixango ete-dok gixa-irudi au, atertuteko baño elayak esan eban. Emen bustiten nok-eta, beste leku batera jo biarko yuat.

      Eta egaiz-egiteko asmua artu eban.

      Baña egalak zabaldu baño len, beste tanta bat jausi yakon ganera.

      Eta gora begiratu ta ikusi eban...

      Zer ikusi ete-eban?

      Bakaldungayak begijak malkoz beterik eukozan. Eta matralla-ziar negar-anpulubak jausten yakozan.

      Bakaldungayaren irudijak, illargijak argituta, arpegi ederra eukon. Eta elaya, berau ikusita, errukitu zan.

      Nor ete-zara zeu? gure txorijak esan eutson.

      Bakaldungai Zorijontsuba naz.

      Orrezkero, zer dala-ta negarrik egiten dozu? Malkuakin burutik oñetara bustiten nozula eztakixu, ala?

      Biztokijan (munduban) nengualarik eta aragizko bijotza neukonian irudijak erantzun eutson malkuak zer ziran enekijan, Ardurabako Jauregijan bixi nintzalako. Eta jauregi onetara etxako miñari sartzen isten. Egunez, lagunakin baratzian jolastuten (olgetan) ibilten nintzan. Eta gabez, areto (saloi) andijan, dantza ta dantza egiten neban. Baratz-inguruban arri-esi andija ta sendua eguan. Baña eneban sekulan be jakin gura ixan, arresi-ostian bixi ziranen barri. Alde gustijetan gauza ederrak baño enebazan ikusten. Jauregiko zaldun eta morroyak Bakaldungai Zorijontsuba eristen eusten. Eta benetan zorijontsuba nintzan, atsegiña zorijona ba-da. Orretara bixi ixanda, orretara il biar. Eta ilda gero, goi-gora jaso (altzau) ninduben, uriko gauza negargarrijak eta lagun txiruak (euki-ezak) ikusi al-ixateko moduban. Eta ordutik ona, berunezko bijotza euki-arren, negarra baño besterik eztot egiten.

      Zer yiñok, baña? Bijotza be etxaukok urrez eginda, ala? elayak kolkorako egin eban. (Gure txorija, barritsu-samarra ixan-arren, azikera (edukaziño) onekua zan, bai?, ta etzan azartu Bakaldungayari ori esaten).

      An, beyan gixairudijak jarrai eban, astiro ta leun txaide (kale) estu baten, etxe zarra ta zikiña dago. Leyua zabalik dauko. Andera bat dakust, mai-onduan jesarrita. Arpegi zurbil-zimela dauko, ta eskubak, esku gorri ta latzak, minduta. Bai, ba, jostorratzari egunez ta gabez ekin biarko dautso-ta... Andera ori joslia (joskillia) da. Orain janzki polita josten diñardu, Bakaldunaren jauregijan (Erregiaren etxian) urrengo egunen baten egongo dan dantzara batobatek eruateko. Gelako bazter baten oe bat dago. Oian semetxuba gexorik datza. Sukar (bero) andija dauko ta urresagarrak (laranjak) eskatzen dauz. Baña amak ezin besterik emon, errekako ura baño. Orixe dala-ta, umiok negar-egiten dau. Ene elai, ene elai matia: eruango ete-zeunskio nire ezpataren ikatzarri gorrija? Oñak untziakin lotuta daukodaz, bai?, ta ezin neuk eruan.

      Lagunak Egipto'n nire begira daukodaz txorijak erantzun eutson. Egaizka ibilliko dira onezkero Nilo-ganian. Eta ibai onetako ertzetan dagozan landara ta lorakin barriketan jardungo dabe. Urrian, laster juango dira, lo-egiten, Bakaldun (Erege) Andijaren illobira. An datza Bakaldunoi zerraldo (kutxa) baten, eun (trapu) ori bategaz estalduta. Usain ederrez inguratuta dago. Lepuan estuntzea (katia) dauko. Eta bere eskubak orbela-lakuak dira.

      Ene elai, ene elai laztana Bakaldungayak esan eutson-. Gaurko gabian baño ezpa-zan be, ez-ete-ziñian emen neugaz geratuko? Nire geznarija (mensajerua) ixango zintzakez. Len esandako umia egarri andija da-ta, ama itun (triste) dago!

      Bai, baña ni enaz ume-zalia elayak esan eutson-. Igazko udan, erreka-aldian bixi nintzalarik, lotsa-galduko ume bi egozan bertan. Errotarijaren semiak ziran. Eta gau ta egun arrika-egiten eusten. Baña zelan egin gero! Zorijonez, ezeusten apararik egin, bestelan... Geuk, elayok, biar dan baño obeto egiten ei-dogu egaiz. Ganera, nire sendija (pamillija) entzute andikua ixan da beti, iñok baño ariñago jakin daulako egaiz-egiten. Baña dana-dala, lotsa geyago ixan biarko eusten zoritxareko umiok.

        Bakaldungal Zorijondunak begirada ituna (tristia) bota eutson. Eta elai barritsuba errukitu zan.

      Emen otz andija dago txorijak esan eban. Baña gaur gabian zeugaz lotuko naz bertan, geznaririk (mensajerorik) euki dagixun.

      Eskarrik asko, elai zintzua Bakaldungayak erantzun eutson.

      Elaya, Bakaldungayaren ezpatatik ikatzarri gorrija artu ta goruntz abijau zan. Txadoneko (elexako) kanpantorretik igaro (pasau) zan, arrizko gotzon (aingeru) politak eukozan txadonetik. Bakaldunaren jauregitik be igaro zan, eta dantzarako soñu bikaña entzun eban. Une atan, neskatilla lirain bat, senargayagaz jauregiko leyora urten zan.

      Orrek dira ixar ederrak! mutillak esan eutson, gora begiratuta-. Eta matasuna ezer baño indartsubagua da!

      Nik uste dot neskatillak erantzun eban jantzi barrija prest eukiko dodala urrengo dantzaldirako. Janzki dotore ta apainduba egin gura neuke. Baña josliak alperrak dira-ta...! Zorijoneko josliok!

      Egaiz ta egaiz, elayak portu-ganetik igaro ta ontzijetako tantayetan argijak ikusi euzan.

      Judatarren auzotik igaro zanian, ikusi ebazan saloskari zarrak eta malmutzak arazuak atonduten eta urrezko ta zidarrezko txindijak zenbatuten (kontetan).

      Ibill ta ibili, etxe loi-zarrera eldu ta barrurantz begiratu eban.

      Umia, beruaren beroz, arterik artu-eziñik, batera ta bestera, oian ebillan. Amari nekiak lo-eragin eutson.

      Elayak gelara sartu ta ikatzari gorrija mai-ganian, joskilliaren titara-onduan, itxi eban.

      Gero egaizka asi zan oe-inguruban, egalakin umiari axia emonaz.

      Auxe da ozkirri atsegingarrija! mutikuak esan eban. Itxuraz, len baño obeto nago.

      Eta luak, lo gozuak, artu eban.

      Elaya Bakaldungai Zorijondunagana atzera juan zan. Eta ibiltaldijan ikusi eban gustija esan eutson.

      Barregarija da au, ixan be txorijak esan eban. Esango neuke bero nazala, uri onetan otz andija egon-arren.

      Ori da egite ona egin dozulako Bakaldungayak erantzun eutson.

      Elaya orretzaz oldoztuten (orren gañian pentsetan) asi ta lotan geratu zan.

      Orixe jazoten yakon beti: oldoztuten asi-orduko luak arrapau.

 

 

Eguna zabaldu zanian, bijaramonian, ibaira juan zan gure txorija, soña bustiten.

      Auxe dok zera, bakana! ibai-ganeko zubitik igaroten zan irakasle batek kolkorako esan eban. Elairik neguban!

      Eta orixe zala-ta idazkaya egin eta bertoko izparringi (periodiku) bati bidaldu eutson.

      Egun batzutan, izparringijak esaten ebana irakurrita, elaya egon zan uritar gustijen autubetan.

      Gaur gabian Egipto'rantz abijau biarko yuat burubari esaten eutson.

      Uriko toki ta gauza ikuskari gustijak ikusi ta kanpantorrera juan zan, atsedena (deskantsua) artzen. Bertoko ormatxorijak, berau ikusita, alkarri esaten eutsoen:

      Bestelako bidezti dotoria!

      Eta elaya, ori entzunaz, arropuztuten zan.

      Ilargija agertu zanian, Bakaldungayagana zuzendu zan gure txorija.

      Egipto'rako ezer biar ete-dozu? Laster zuzenduko naz bertara.

      Ene elai, ene elai matia Bakaldungayak esan eutson. Etzara beste gau baten neugaz geratuko, ala?

      Egipto'n lagunak niri itxaroten dagokidaz. Bijar txurrustetara (kataratetara) juango dira, urrian. Inge (kañabera)-artian hipopotamo andijak lo dagoz. Eta arrizko bakaulkijan jesarrita aurkitzen dan Memnon jaungixuna, gau gustijen ixarrai begira egoten da. Goxeko ixarrak argi-egiten daunian irrintzi zolija botaten dau. Eguberdijan lunak (leoyak) erreka-aldera jasten dira, ura esaten. Begi orlegijak daukoz, ta euron orubak bildurgarrijaguak dira txurrusten marrumak baño.

      Ene elai, ene elai laztana Bakaldungayak esan eban, an bian, uriko beste aldian, mutil bat dakust (ikusten dot) ganbara illunian. Ingiz (papelez) beteriko mai baten onduan dago, buruba makur-makur eginda. Lorontzi baten lora batzuk daukoz, ija zimelduta. Ulia baltza, ezpanak kerexak baxen gorrijak eta begijak andijak eta ameslarijak daukoz. Antzokirako idazten (teatrurako eskribitzen) deragoyo. Baña otz andija da-ta, ezin ezer egin. Etxian surik eztauko ta gosiak illik dago.

      Tira, ba! Beste gau baten be zeugaz geratuko naz esan eutson bijotz oneko elayak. Beste ikatzarri gorririk eruan biarko dautsot, ezta?

      Oi ene! Beste ikatzarri gorririk eztaukot. Begijak baño etxataz geratu. Ikatzarri oztiñak (azulak) dira, bakanak, orain anei (milla) urte India-aldetik ekarrijak. Eurotarik bat artu, bai?, ta eruan egijozu mutil orri. Beriala salduta, egurra ta ogija erosiko dauz. Eta antzokirako lana amatu al-ixango dau.

      Ene lagun matia elayak erantzun eutson. Ezin neuk olakorik egin.

      Eta negarrez asi zan.

      Ene elai, ene elai zintzua. Egixu, jaungoikuarren, eskatzen dautzudana.

      Elayak, orduban, Bakaldungayaren begi bat artu ta mutil gaxuaren etxerantz egin eban egaiz.

      Bertara sartzia etzan gauza gatxa. Egastijan (telatuban) eguan zulotik, bizkor-bizkor sartu zan gure txorija.

      Mutillak esku-artian buruba eukon, ukonduak mai-ganian ezarrita. Orixe zala-ta, ezeban ezer entzun, ez ikusi.

      Gerotxubago, buruba jaso (altzau) ebanian, lora zimelduben ganian ikatzarri oztiña ikusi eban.

      Nozonoz! Nire gauzak aintzat artzen asi dozak, itxuraz kolkorako esan eban. Pitxi au etorriko zuan, nire lanak begi onez ikusten yuazan aberatsen bategandik. Orrezkero nasai ta pozik amatuko yuat biarra.

      Une atan gustiz zorijontsuba zan gure mutilla.

 

 

Bijaramonian elayak porturantz egin eban. Ixontzi (bapor) andi baten tantai-ganian jarri ta bertoko gixonak egiten ebezan lanak ikusten egon zan.

      Ba-nua neu Egipto'ra esan eutsen txori barritsubak.

      Baña itxas-gixonak jaramonik ez.

      Illargija agertu zanian, juan zan atzera Bakaldungai Zorijontsubagana.

      Agur-egiten natorkixu beroni esan eutson.

      Ene elai, ene elai matia. Beste gau baten ez-ete-zintzakez neugaz geratuko?

      Onezkero neguba da, bai?, ta laster elduko da edurra. Egipto'n eguzkijak berotzen dauz palmondo ta ostantzeko zugatzak. Eta kokodriluak, basa-artian nasai-nasai etzunda, alde gustijetara begiratzen dabe. Nire lagunak abijak egiten dabez Baalbek'en txadonan. Eta uso zurijak alkarri urruma-egiten dautsoe. Bakaldungai matia: nai-ta-ez laga biarko zaitut. Baña enaz zeugaz iñoiz be aiztuko. Eta datorren udabarrijan ekarriko dautzudaz andik ikatzarri eder bi, emon dozuzanen ordez (truke). Bata gorrija ta oztiña bestia. Ikatzarri gorrija larrosa gorrija baño gorrijagua ixango da. Eta ikatzarri oztiña, zeruba baxen oztiña.

      An, beko azokan (merkatuban) Bakaldungayak esan eban neskato bat dago, arrastak (pospoluak) saltzen. Arrastok lupetz-artera jausi ta ondatu yakoz. Amak astinduko dau, txindirik (dirurik) ezpa-daruatso. Orixe dala-ta negar ta negar-egiten dau. Kotadak eztauko oskirik (zapatarik), ez galtzarik. Eta burutzik dago. Beste begija atara egistazu ta emon egijozu berari, amak jo eztagijan.

      Tira, ba! Beste gau baten be zeugaz lotuko naz emen elayak esan eutson. Baña eztautzut beste begirik atarako, gustiz itxu geratuko zintzakez-ta.

      Ene elai, ene elai laztana. Egixu, arren, eskatzen dautzudana.

      Elaya, orduban, Bakaldungayaren bigarren begija artu ta egaizka juan zan. Neskatuaren sorbalda-ganian jarrita, ikatzarrija eskubetara jaurti eutson.

      Auxe don leyar (kristal) polita!      neskatillak esan eban berau ikusita. Eta barreka ta ariñeketan etxera zuzendu zan.

      Elayak atzera-egin eban Bakaldungayagana.

      Orain itxu zagoz-ta oni esan eutson zeugaz lotuko naz betiko. Itxura negargarri onetan etzaitut laga gura.

      Ez, elai kutuna Bakaldungayak erantzun eban. Zuaz, zuaz Egipto'ra, lagunakana.

      Enaz juango, ez. Zeugaz geratuko naz betiko txorijak berresan eutson.

      Eta Bakaldungayaren onetan etzunda, luak artu, eban.

 

 

Bijaramonian, Bakaldungayaren sorbalda-ganian jarri ta edestu (esan) eutson, urrutiko lurraldietan ikusita eukon gustija.

      Elayaren esanaz, ibis gorrijak alderezkan jarten dira Nilo'ko alde bijetan. Eta mokuakin (pikuakin) urre margua (koloria) dauken aranak (okaranak) arrapetan dabez. Andere-luna (Esfinge) zarra, ludija baxen zarra dana, lekaruan (basamortuban) bixi da, ta gustiz jakituna ei-da. Saloskarijak (salerosliak) astiro-astiro dabiltz, ganbelu-onduan. Eta sarri eskubetan anbarezko agurtzak (erosarijuak) daruez. Illargijaren Mendijetako Bakalduna, baltz-baltza da, ta leyar (kristal) bati gurpena (adoraziñua) egiten dautso. Sugetzar orlegijak (berdiak) palmonduan lo-egiten dau. Beroni ogei abadek jaten emoten dautsoez eztiz egindako gozuak. Kokuak aintzira-ziar ibilten dira, orri ta bedar-ganetan mitxeletai burruka-egiten.

      Ene elai, ene elai matia Bakaldungayak esan eutson. Gauza ikuskari-ikaragarrijak edestu daustazuz. Baña ikaragarrijagua da mundu onetan gixonak jasaten (sufritzen) dabena. Zuaz uri-ziar, txori laztana, ta ikusten dozuna esan egistazu gero.

 

 

Elaya uri-ziar, egaizka, juan zan.

      Eta ikusi eban, aberatsak jai andijak egiten ebezala, eskaliak ogi-eske, atia joten eben bitartian.

      Kale estu ta illunetatik juan zan. Eta eurrez ikusi ebazan arpegi zurbildun umiak, gosez ilten ziranak. Zubi baten azpijan mutiko bi egozan, etzunda, bata bestiaren besuetan, berua alkarri emoteko moduban.

      Zegaz asetuko ete-genduban geuk daukogun gosia? bijok batera esaten eben.

      Alde emetik! txiñelak agindu eutsen, makilla bategaz zartada gogorra emonaz.

      Eta alde-egin biar ixan eben.

      Eurija zan-eta, burutik oñetaraño busti ziran.

      Elayak, Bakaldungayagana atzera etorri ta ikusi ebana edestu eutson.

      Bakixu urregorriz apainduta nagola, ezta? elayari esan eutson. Azal gustija kendu ta uriko eskekuai emon egijezu, ba. Gixonak beti uste ixan dau urregorrijak zorijona dakarrela.

      Pizka-pizkaka, urre-azal gustija eratsi eutson.

      Arrezkero, Bakaldungayak ezeukon edertasunik, ez ezer.

      Gure txorijak urre-azalok banandu ebazan eskekuen artian. Eta lengo umien arpegijak poztu ta argitu ziran.

      Eta saltoka ta barreka kale-ziar joyazan.

      Baukogu orain ogija zegaz erosi! oyuka esaten eben.

 

 

Lenengo, edurra.

      Edurraren ostez, leya eldu zan.

      Uriko txaidiak zidarrezkuak irudijen, dizdiz-egiten eben-eta.

      Etxietako egaletatik, dingillizka, ormakizki luziak eta aiztuak (kutxilluak) baxen zorrotzak agiri ziran.

      Uritarrak narruzko soñekuak janzten ebezan.

      Umiak, txano gorrijak buruban jantzita, lei-ganera juaten ziran, larrapast-egiten.

      Elai gaxua otz zan, geruago otzago.

      Baña ezeban nai Bakaldungaya laga, bijotzez mate ebalako.

      Okiñaren (ogigiñaren) etxeko atian ogi-apurrak jaten ebazan, gixon onek ikusten ezebanetan. Eta egiñalak egiten euzan, egalai eraginda, gorputza berotzeko.

      Baña egunak juan egunak etorri, il biarko zala igarri eban. Bakaldungayaren sorbalda-ganera nekez elduta, beroni esan eutson:

      Agur, lagun matia! Eskuban mosurik egiten itxiko ete-zeunstan?

      Zer, ba? Egipto'ra zuaz, ala? Orduba da orretarako. Biar dan baño luzaruago egon zara emen. Mosuba ezpanetan emon egistazu, asko mate zaitut-eta.

      Enua Egipto'ra, ez elayak erantzun eutson. Erijotzaren etxera nua. Erijotza luaren ama da, ezta?

      Orixe esanda, Bakaldungayari ezpanetan mosu egin eta bere oñetara, illotzik, jausi zan.

      Une atan bertan, karrask-egin eban Bakaldungayaren irudijak, barruban ezer zatitu bai'litzan.

      Eta egija zan. Bakaldungayaren berunezko bijotza erdibituta eguan.

 

 

Urrengo goxian uriko zelai-ziar endoria ta ziñegotzijak (alkatia ta kontzekalak) igaro ziran.

      Arrimetara elduta, endoriak irudirantz begijak jaso (altzau) ebazan.

      Ene bada-ta! esan eban. Bakaldungai Zorijontsubak dauko itxura barregarrija!

      Gustiz barregarrija! ziñegotzijak, batera, erantzun eben, endoriaren ustia euron ustia beti ixaten zan-eta.

      Danok igon ziran gixairudija ondo ikusten.

      Ezpataren ikatzari gorrija jausi yako, ta begirik, ez urre-azalik eztauko endoriak esan eban. Dana batera esateko, eskekua dirudi.

      Ben-benetan eskekua! ziñegotzi gustijak, ao batez, erantzun eben.

      Eta bere oñetan txori bat dago ilda endoriak jarrai eban. Agindu barrija emon biarko dogu, ona iltera etorten txorijoi galerazoteko.

      Udalaren idazkarijak (Ayuntamentubaren sekretarijuak) ontzat artu eban endoriaren esana.

 

 

Gerotxubago agindu eben Bakaldungai Zorijondunaren irudija lurrera erasteko.

      Orain ezta ikuskarrija ta, ezta ezetarako gauza irakasliak esan eban eskolan.

      Irudija urte eben.

      Eta endoriak ziñegotzijai batzarrera dei-egin eutsen, burdin aregaz zer egingo ete-eben erabagiteko.

      Beste irudi bat egin leike endoriak esan eban. Niria, esate baterako.

      Edo neuria ziñegotzi bakotxak esan eban.

      Eta eztabaidan asi ziran.

      Auxe da gauza bakana! irudija urtu ebanak esan eban. Berunezko bijotz au ezin urtu, ezelan bez. Saztegira bota biarko dogu.

      Eta elai illa lendik eguan saztegira, bijotza bota eben.

 

 

Ekarri egistazuz uritik, zure ustez onenak diran gauza bijok Goiko Jaunak gotzon (aingeru) bati esan eutson.

      Eta gotzonak berunezko bijotza ta elai illa eruan eutsozan.

      Zuzen egon zara Urtzi'k aingerubari esan eutson. Paradisuban egazti onek beti abesten (kantetan) iñardungo dau, ta Bakaldungai Zorijontsuba aintzaz (glorijaz) beterik bixiko da.

 

 

© Oscar Wilde

© itzulpenarena: Joseba Altuna

 

 

Ipuñak, Oskar Wilde
Irakurle euzkeldunari / Bakaldungai zorijontsuba / Urretxindorra ta larrosa
Erraldoi berekoya / Benetako adizkidia / Ziziriko ospetsuba / Ume ixarra

 

 

"Oscar Wilde" orrialde nagusia


susa-literatura.com