Irakurle euzkeldunari

 

Wilde'tar Oskar idazle ospetsubaren ipuin batzukaz txorta bat egin eta ona natorkixu, zeuri eskintzen.

      Ipuñok mamintsubak dira, irakaste andikuak. Eurok irakurten ordu asko igazi edo pasau yataz atsegiñez. Zeuri be atsegin ixango ete-yatzuz?

      Dana-dala, gure Ama Euzkereari opari txiki au egin gura ixan dautsot, orren biarra, biar andija gero!, daukolako.

      Euzkeraz ikasten dabillan mutil zintzo batek, Jauregibeitia'tar Ander'ak, egin dauz idazti onetan ikusiko dozuzan idantzezkijak, idantzezki politak.

      Onek be zeozer opaldu gura ixan dautso gure Euzkera matagarrijari.

 

EUZKERALTZALLIA

Bilbao'n, 1927'gko. Epalla'n

 

 

© Joseba Altuna

 

 

Ipuñak, Oskar Wilde
Irakurle euzkeldunari / Bakaldungai zorijontsuba / Urretxindorra ta larrosa
Erraldoi berekoya / Benetako adizkidia / Ziziriko ospetsuba / Ume ixarra

 

 

"Oscar Wilde" orrialde nagusia


susa-literatura.com