Erraldoi berekoya

 

Arratsaldietan ikastolatik urten eta Erraldoyaren baratzera (jardiñera) juaten ziran umiak, jolastuten (olgetan).

      Baratz ederra ta andija zan eta bedar orlegiz (berdez) ta samurrez beterik eguan.

      Bedar-artian, or-emen sakabanatuta, lora politak azten ziran, ixarrak baxen dizdiratsubak.

      Baratz onetan amabi mertxikondo egozan, udabarrijan lora ikuskarrijak eta udan igali (fruta) gozuak ekarten ebezanak.

      Txorijak zugatzetan jarri ta abesti samurrak egiten ebezan. Eta umiak, jokuak alde batera itxita, adi-adi geratzen yakezan.

      Emen gara zorijondunak! alkarri esaten eutsoen.

 

 

Bein, Erraldoya (Gigantia) eldu zan.

      Saspi urte lenago aizkide bat ikusten juanda, orain-arte etzan atzera etorri baratzera.

      Ona elduta, umiak jolastuten ikusi euzan.

      Ze arayo egiten dozube emen? abots garratzaz esan eutsen.

      Umiok, ori entzunda, igesari emon eutsoen.

      Baratz au neuria da Erraldoyak esan eban. Ori gustijak jakin biarko eben. Eta eztautsot iñori bertara sartzen itxiko.

      Orretarako, baratz-inguruban arresi andija jaso (altzau) ta idazkun bat ezarri eban, esanaz: «Ez sartu ona, zigorrik (kastigurik) artu gura ezpa-dozu».

      Gixon berekoya zan gustiz gure Erraldoya.

      Ume gaxuak ezeuken arrezkero jolastokirik.

      Bitxabalian (bide barrijan) jolastu gura ixaten eben. Baña arri-kozkorez ta autsez beterik eguan-eta, ezin olgetarik egin.

      Sari arresi-aldera juaten ziran, baratzagaz gomutetan.

      Gustiz zorundunak gintzazan len! alkarri esaten eutsoen.

 

 

Udabarrija elduta, lurralde gustijak txoriz ta loraz bete ziran.

      Baña Erraldoi berekoyaren baratzian neguba zan ondiño.

      Umerik etzan bertan ibilten-eta, txorijak ixillik eta zugatzak lo egozan, ez lorarik, ez orririk ekarri-barik.

      Bein, lora eder batek, bedar-artetik, buruba atara eban.

      Baña baratza illun-illun, itxura negargarri orretan ikusita, bedar-artera barriro sartu eban.

      Erraldoyaren baratzian pozik egozanak, Edurra ta Ixotza ziran.

      Itxuraz, udabarrijak eztau baratz onetara etorri gura bijok batera esan eben. Orrezkero, urte gustijan oparo bixiko gara emen.

      Edurrak, zapi zurijagaz, baratza estaldu eban.

      Ixotzak zidarreztau ebazan bertoko zugatzak.

      Ori eginda, Iparraldeko Axiari esan eutsoen eurekin bixiten juateko. Eta Ipar-Axiak bayetz erantzun eban.

      Narruz jantzita, baratzera eldu zan. Eta egun gustijan orru-egin eban, zugatzai bultz-egiñaz.

      Auxe da leku atsegingarrija! Edurra ta Ixotzari esan eutson. Txingorrari esan biarko dautsogu, ikertalditxu (bisitatxu) bat egiten etorteko.

      Txingorra be eldu zan.

      Egunian-egunian tanborra joten eban Erraldoyaren etxeko tellatuban, tella asko apurtuta.

      Ori egin eta baratzeko bazterretatik gira-bira egiten eban, arin-arin. Urdiñez jantzita eguan eta arnasea ixotza-lakua eukon.

      Baña zer dala-ta ezta Udabarrija ondiño etorri? Erraldoyak esaten eban, leyotik begiratu ta baratza zuri ta otz ikusten ebanetan. Nik uste neban eguraldijak laster aldatu egin biarko ebala.

      Baña Udabarrija etzan iñoiz etorten. Eta udea bez.

      Udagoyenak igali gozuak ekarri eutsezan baratz gustijai. Baña Erraldoyarenari, ez.

      Orretara, ba, zorigaiztoko baratz atan beti eguan Neguba.

      Eta Ipar-Axia, Ixotza, Txingorra ta Edurra batetik bestera ibilten ziran, zugatz eta bedar-artian.

 

 

Goiz baten, oian etzunda egualarik, Erraldoyak eresi (soñu) atsegingarrija entzun eban.

      Belarrijetatik gozaro sartuten yakon-eta, uste ixan eban ereslarijen bakalduna edo (musikuen erregia edo) ixango zala eresia joten ebana.

      Baña etzan ori.

      Ereslarija zan, leyo-onduan abestuten eguan kardantxorija.

      Erraldoyak antziñetik (aspalditik) ezeban txori-abestirik entzuten-eta, kardantxorijaren abotsari ederto eritxi eutson. Orduban Txingorrak dantzari itxi eta Ipar-Axia ixildu zan. Usain gozua sartu zan leyotik barura.

      Tirok, ba! Edonok esango yuan Udabarrija eldu dokala Erraldoyak burubari egin eutson. Eta oetik jagi ta leyora urten zan.

      Leyotik zer ikusi ete-eban?

      Ikuskixun ederra eukon begi-aurrian.

      Arresi-zirrikitutik umiak baratzera sartuta, zugatzetan ebiltzan.

      Zugatz bakotxian ume bat eguan.

      Zugatzok umiakin pozik egozan-eta, loraz apaindu ziran. Eta adarrak zabuka ebiltzan umien buru-ganian.

      Txorijak, txioka, adarrik-adar ibilten ziran. Baratzeko lorak bedar-artetik buruba ataraten eben.

      Ikuskixun ederra, zoragarrija zan.

      Baratzeko bazter baten, baña, ondiño neguba zan.

      Toki onetan ume bat eguan.

      Txiki-txikija zalako, ezin zugatzetako adarrai eldu. Eta negarrari emoten eutson.

      Zugatz gaxua edur ta ixotzez beterik aurkitzen zan. Eta Ipar-Axia orruka ibilten yakon inguruban.

      Erdu ona, nire altzora, umetxu matia! zugatzak esaten eutson.

      Eta orretarako adarrak lurra jo-arte erasten ebazan.

      Baña umia txikijegija zan zugatzera igoteko.

      Erraldoyari, ori ikusita, taupadaka asi yakon bijotza.

      Neu ixan nok astakirtena! kolkorako esan eban. Baña orain igarten yuat zegatik eztuan ona eldu Udabarrija. Neuk jasoko (altzauko) yuat zugatzera ume ori. Eta gero baratz-inguruko arresija lurrera botako yuat, umiak ona sartu ta jolastuteko.

      Ben-benetan damututa eguan gure gixona len egindakuagaz.

      Etxeko zurubitik (eskilleratik) jatsi, aurreko atia zabaldu ta baratzian agertu zan.

      Baña umiak, Erraldoya ikusi-orduko, gustiz ikaratu ziran. Eta igeseri emon eutsoen.

      Bat-baten baratzera eldu zan Neguba ostera be. Ume txikijak, baña, ezeban alderik egiten. Begijak malkoz beterik eukozan eta ezeban ikusi Erraldoya urreratzen.

      Onek beragana eldu, eskubakin jaso ta zugatz-gañian ezarri eban.

      Orduban zugatza, bat-batez, loraz apaindu zan.

      Eta txorijak adarretara eldu ta txioka egiten eutsoen. Gure umiak, ume kozkorak, Erraldoyari besarkatu ta mosu-egin eutson.

      Beste umiak, ikusi ebenian ori ta igarri Erraldoya gaiztua etzala, atzera etorri ziran, zalapartaka ta ariñeketan. Eurekin batera Udabarrija be atzera etorri zan.

      Emetik aurrera, ene umiok, baratz au zubentzako baratza ixango da Erraldoyak esan eutsen.

      Eta orixe esanda, aizkora andi bategaz arresija bota eban.

      Eta eguberdijan, gixoztia (gentia) azokara joyanian, arrituta lotu zan, umiak Erraldoyagaz olgetan ikusita. Egun gustijan jolastuta gero, illuntzi-aldian Erraldoyari juan yakozan, agur-egiten.

      Baña nun dago zuben laguntxuba? Erraldoyak itandu eutsen. Nun ete-dago zugatz orretara altzau neban umia?

      Gure gixonak ume au bestiak baño matiago eban, mosu bat emon eutsolako.

      Eztakigu, ba umiak erantzun eben-. Ortik juango zan.

      Esayozube bijar etorteko atzera.

      Baña umiok erantzun eben ezekijela nun bixiko zan, ordurarte ezeben iñoiz ikusi-ta...

      Erraldoya itun (triste) geratu zan.

 

 

Arratsaldian-arratsaldian, ikastolatik urtenda, Erraldoyagaz jolastuten umiak juaten ziran.

      Baña Erraldoyak matiago ebana etzan beste bein egertu.

      Erraldoya on-ona zan ume gustijentzat. Orratiño, lagun txikitxuba ikusi gura...

      Sarri gogoratzen zan beragaz.

      Oin be atsegiñez ikusiko nayeukek, ba! barrurako esaten eban.

 

 

Urtiak juan urtiak etori, Erraldoya zartu, zarra egin zan.

      Indarra be gitxituten asi yakon.

      Umiakin jolastu-eziñik, jezarrita egoten zan, lagun kozkorrai ta baratzari begira.

      Gura-aña lora eder yaukodazak. Baña umiak dozak lorarik ederenak burubari egoten eutson.

 

 

Neguko goiz baten, jantziten zan bitartian, leyotik begiratu eban.

      Arrezkero ezeban Neguba gorrotetan, ikasita eukolako Neguba eztala Udabarrija lo baño. Neguban lorak atsedenduten (deskantsua artzen) egon oi-dira.

        Alako baten begijai igortzen ekin eutsen, gustiz gelduta (mirarituta), zer ekusan (ikusten eban) ezekijala.

      Ikuskarrija zan, bai bein, Erraldoyak ikusten ebana.

      Baratzeko bazter baten zugatz bat eguan, lora zuriz beterik. Adarrak urreztauta eukozan. Eta adarretatik dingillizka zidarrezko igalijak (frutak), zabuka, ebiltzan. Zugatz-azpijan, zutunik, eguan ainbeste mate eban ume kozkorra.

      Pozaren pozez, Erraldoya baratzera jatsi zan.

      Eta umiagana elduta, asarre bixiz itandu eutson:

      Nor ixan ete-da zauritu zaitubana?

      Bai, ba. Umiak eskubetan untze biren atza (lorratza) eukon. Eta oñetan beste-orenbeste.

      Nor ixan ete-da zeuri miñik egoten azartu dana? esan eutson gure Erraldoyak. Arin esaidazu, ezpatea artu ta bertan bera ilteko.

      Ez! umiak erantzun eutson. Zauri onek dira Matasunaren zaurijak.

      Nor ete-zara Zeu, ba? Erraldoyak itandu eutson. Eta ikaraz ta bildurrez, ume kozkorraren aurrian auzpeztu zan.

      Umiak, irri-barre gozuaz, Erraldoyari erantzun eutson:

      Bein itxi zeustan baratzera olgetan sartzen. Gaur neugaz elduko zara beste baratzera, betiko Paradisura.

 

 

Arratsalde atan, umiak baratzera eldu ziranian, Erraldoya ilda topau eben, zugatz baten azpijan, lora zuriz apainduta.

 

 

© Oscar Wilde

© itzulpenarena: Joseba Altuna

 

 

Ipuñak, Oskar Wilde
Irakurle euzkeldunari / Bakaldungai zorijontsuba / Urretxindorra ta larrosa
Erraldoi berekoya / Benetako adizkidia / Ziziriko ospetsuba / Ume ixarra

 

 

"Oscar Wilde" orrialde nagusia


susa-literatura.com