Urretxindorra ta larrosa

 

Neugaz dantza-egingo leukela larrosa gorririk emongo ba'neutso, esan eustan lengo egunian mutil gastiak esan eban. Baña, au da lorra!, baratzian eztaukot larrosa gorririk.

      Zugatz-adarretan eukon abitik urretxindorrak entzun eban ori. Eta orri-artetik begiratuta, geldu (miraritu) zan.

      Larrosa gorririk ez! mutillak berresan eban. Eta begijak malkoz beteten yakozan. Nok esango ete-eban olako gauza txikijetatik zorijona edo zoritxarra etorri leikenik? Jakitunak idatzi daben gustija irakurrita daukot. Pillosopijak berak be eztauko niretzako ixillekorik. Orratiño, baña, larrosa gorririk eztaukot-eta, zorigaiztokua naz.

      Ona emen benetako matalarija urretxindorak esan eban. Gabian-gabian goralduten neban matalari au, arpegiz ezautzen eneban-arren. Gabian-gabian bere edestija (istorija) ixarrai edestuten neutsen. Eta orain, bat-batez, nire matalarija ikusten dot. Ulia illuna dauko, ta ezpanak gorrijak, gura daun larrosa baxen gorrijak. Matasunak, baña, arpegija zurbildu ta itunak (tristezak) bekokijan lorratza ezarri dautso.

      Bakaldunak bijar gaberako dantza polita gertau dau mutillak iñuan-, ta nire matia bertara juango da. Larrosa gorririk eruango ba'neutso, neugaz egingo leuke dantzea. Baña baratzian larrosa gorririk eztaukot-eta, bakarrik egon biarko dot. Eta matia nire aurretik igaroko da beste lagunen bategaz. Jaramonik eztaust egingo-ta, bijotza erdibituko yat.

      Ona emen benetako matalarija urretxindorak esan eban-. Neuk abestu (kantau) ta berak jasan (sufridu) biar dau. Beretzat miña da niretzat poza dana. Matasuna arrigarrija da. Txindirik eztago matasuna erosteko, salgei ezta egoten-eta.

      Ereslarijak (musikuak) soñu politak joko dabez mutillak esaten eban-. Eta nire matiak dantza-egingo dau atsegiñez. Leun-leun egingo dau-ta, eztau oñakin lurrik ukutuko. Eta jauregiko zaldun eta andera andikijak, janzki ederrakin apainduta, inguratuko dabe. Baña neugaz eztau dantzarik egingo, larrosa gorririk eztaukodalako.

      Orixe esanda, bedar-ganera buruba bota ta arpegija esku-artian eskutau eban. Eta negarrari emon eutson.

      Mutil orrek zegatik egiten dau negar? bustana gora jasota, ondotik igaro zan muskerrak itandu eban.

      Zegatik? eguzki-izpijen inguruban egaizka ebillan mitxeletak esan eban.

      Zer dala-ta...? abots leunaz itandu eutson lora batek auzoko lagunari.

      Larrosa gorri bategatik egiten ei-dau negarra urretxindorrak esan eutsen.

      Larrosa gorrijagatik? danok batera esan eben. Olakorik!

      Eta muskerrak barre-algarak egin ebazan.

      Baña urretxindorrak ondo igarten eban mutillaren ituna.

      Eta ixil-ixillik, matasunatzaz oldoztuten (pentsetan) jarri zan.

      Bat-batez egalak zabaldu ta zugatzetik alde-egin eban. Lertxundi-ziar, gerixa lez, igaro ta baratzera jatsi zan.

      Baratz-erdijan arkakaratz (rosal) ederra eguan. Eta beragana zuzendu zan.

      Larrosa gorri bat emon egistazu txorijak esan eutson ta abestirik (kantarik) samurren-gozuena egingo dautzut.

      Baña arkakaratzak burubari alde batera ta bestera eragin eutson.

      Nik larrosa zurijak daukodaz onek erantzun eban. Itxasoko bitsa baxen zurijak eta mendiko edurra baño zurijaguak dira nire larrosak. Baña zuaz eguzki-gabeukatz (erloju)-azpijan bixi ta azten dan arkakaratzera, ta, biarba, emongo dautzu biar dozuna.

      Eta urretxindorrak egaiz-egin eban eguzki-gabeukatz-azpijan eguan arkakaratzeraño.

      Larrosa gorririk emoistazu beroni esan eutson ta abestirik gozuena abestuko dautzut.

      Baña arkakaratzak burubari batera ta bestera eragin eutson.

      Neuk larrosa orijak daukodaz urretxindorrari erantzun eutson. Itxasoko Anderearen uliak baxen orijak eta lillipak (narcisos) baño orijaguak dira nire larrosak. Baña zuaz mutil orren leyo-azpijan bixi dan arkakaratzera, ta, biarba, emongo dautzu biar dozuna.

      Eta urretxindorrak egaiz-egin eban mutillaren leyo-azpijan azten zan arkakaratzeraño.

      Larrosa goririk emoten ba-daustazu oni esan eutson abestirik gozuena abestuko dautzut.

      Baña arkakaratzak batera ta bestera buruba erabilli eban.

      Nire larrosak gorijak ixaten dira, bai? erantzun eutson arkakaratzak. Eperren ankak baxen gorrijak eta itxaso-barruko koralak baño gorrijaguak ixaten dira nire larrosak. Baña negubak odola letu eustan, eta ixotzak zimeldu daustaz lorak. Ekatxak adarrak ausita, aurten eztot larrosarik eukiko.

      Larrosa gorri bat baño eztot biar urretxindorrak esan eutson. Larrosa gorri bat bakarrik! Zelan konponduko nintzan ori jaristeko (lortuteko)?.

      Bide bat dago oretarako, baña bide ikaragarrija, ziñez. Orregatik enaz azartuten zeuri esaten.

      Esaidazu, mesedez urretxindorrak eskatu eutson. Ni enau ezek bildurtzen.

      Larrosa gorririk gura ba-dozu, illargitan, eresijagaz (soñubagaz) ta bijotzetiko odolaz sortu biarko dozu. Nire arantzetan bularra ezarrita abestu biar dozu. Gau gustijan kantetan ekingo dautsozu. Eta arantzak sartuta, zure odola atara ta nire zanetara ekarri biarko dauste.

      Erijotza saneurri andijegija da larrosa gorririk lortuteko urretxindorrak esan eban eta bixitxa danoi yaku atsegingarri. Gozua da baso-ziar ibiltia ta eguzkija urrezko burdijan eta illargija zidarrezkuan ikustia. Gozua da elorri-usaña ta gozuak dira araneko bazterretan jayo ta azten diran lorak. Gozua da murubetako iñarra. Baña matasuna bixitxa baño obia ez-ete-da? Txori baten bijotza ezta ezer gixonen bijotz-aldian.

      Urretxindorra egalak zabaldu ta aldendu zan. Baratzetik arin igaro ta lertxundi-ziar juan zan.

      Gure mutilla oindiño bedar-ganian etzunda eguan. Begijak malkoz beterik eukozan.

      Zorijonekua ixango zara, bai bein! urretxindorrak esan eutson. Zorijonduna ixango zara, bai, larrosa gorrija eukiko dozu-ta! Neronek sortuko dot eresijagaz (soñubagaz), illargijaren argitan. Eta bijotzetiko odolaz gorrituko dot. Orren ordez auxe bakarrik eskatuko neuskezu: egizko matalarija ixateko. Matasuna pillosopija baño jakintsubagua da, au jakituna ixan-arren. Eta indarra baño senduagua, au sendo-sendua ixanda be. Matasunaren egalak gustitariko marguak (koloriak) daukez. Matasunaren ezpanak eztija baño gozuaguak dira.

      Mutillak begijak jaso ta zaparrada gustija entzun eban. Baña ezeban ulertzen urretxindorrak esaten eutsonik. Jakiña; ezekijan besterik, matasuna dala-ta-eztala idaztijak (liburubak) esaten dabena baño.

      Baña zugatza urretxindorraren esana ulertu ta estutu zan, txorijari matasun andija artu eutsolako.

      Bai, ba, urretxindorrak bere adarretan abija eginda eukon-eta..

      Abestu egidazu azkenengo abestija zugatzok esan eutson. Bakar-bakarrik geratuko naz emen, zeuk alde-egin dagixunian.

      Urretxindorrak, zugatzari atsegiña emotiarren, abestu eban Abotsa (boza), zidarrezko pitxarretik jausten dan ura-lakoxia zan.

      Abestija amatuta, mutilla zutundu zan.

      Abeskera (kantetako modu) polita yaukok kolkorako esan eban, lertxundi-ziar joyala. Ezin ukatu ori. Baña abestuten yuan gustija sentiduko ete-yok? Ezetz uste yuat. Abeslari askoren antzekua ixango dok: tayu ona abestuteko, baña bijotzetiko sentimenturik ez. Iñogatik elayeukek ezer egingo. Eresija (soñuba) azurretaraño sartuta yaukok, bai?, ta lendik yakiguk erti-zaliak (arte-zaliak) berekoyak dirala. Baña egija, egi: abots polita yaukok. Tamala dok, orratiño, abotsa baño besterik ez eukitia!

      Gure mutilla, burubari ori esanda gero, etxera zuzendu ta oe-gañian etzun zan. Eta bere matiatzaz pentsetan asi.

      Gerotxubago, luak artu eban.

 

 

Illargija ortzian agiri ixan zan.

      Urretxindorrak arkakaratzera eldu ta arantza zorotzen onduan bularra izarri eban.

      Arantza-onduan bularra eukolarik, gau gustijan abestuten ekin eutson. Eta illargi otza adi-adi eguan, urretxindorraren abestija entzuten.

      Gau gustijan abesten iñardun eban.

      Eta geruago barrurago sartzen yakon arantzea bularrian.

      Geruago ta odol geyago jarijoten eban.

      Lenengo abestu eban Matasunaren jayotza mutilleno eta neskatillen bijotzetan. Eta orregaz batera, arkakaratzaren gorengo adarrian, geldi-geldika, larrosa polit-ikuskarrija agertuten asi zan.

      Jayo zanian, zurbilla zan, itxaso-ganera edatuten dan lanbruaren antzekua.

        Baña arkakaratzak urretxindorrari agindu eutson, arantzea barrurago sartzeko.

      iEldu, eldu arantzari, bestelan larrosa amatu baño len eguna zabalduko da!

      Eta urretxindorrak arantzea barrurago sartu ta abesti politaguak egiten ebazan.

      Larrosaren orijak gorrituten asi ziran.

      Baña arantzea etzan oindiño urretxindorraren bijotzeraño eldu. Eta larrosaren bijotza zuri eguan.

      Bai, ba. Urretxindorraren odolak bakarrik gorritu daike larrosa baten bijotza.

      Sakatu, sakatu arantzari! arkakaratzak txorijari iñotson. Eguna zabaltzen ba-da larrosa egiten amatu baño lenago, dana alperrik ixango da.

      Urretxindorrak arantzea barrurago sartu ta bijotzian ukutu eban.

      Orduban min garratza igarri eban.

      Geruago garratzagua zan miña ta geruago zolijagua abestija.

      Eta larrosa gorritu zan, Sorkaldeko ortzetiko izarra lez. Arrezkero, gorrijak eukozan orrijak, gorrija bijotza. Baña urretxindorraren abotsa ixilduten asi zan. Egalai eragin eta eragin eta begijak isten yakozan. Geruago ta abesti larrijago, aulago eukon.

      Alako baten, iñoiz baño abots zolijaguagaz, abesten ekin eutson.

      Illargi zurija ortzian adi-adi egokijon. Urretxindorraren abestijakin aiztu eban illargijok alde-egitia, egunsentijari bidia zabaltzeko.

      Larrosa gorrijak, azkenengo abesti au entzunaz batera, atsegiñezko ikaraz, orrijak zabaldu ebazan.

      Tira, ba! arkakaratzak urretxindorrari esan eutson-. Onezkero, bai dago larrosa amatuta.

      Baña urretxindorrak ezeban ezer erantzun.

      Bijotz-erdijan arantzea sartuta eukolarik, bedar-gañian ilda eguan!

 

 

Eguberdijan gure mutillak leyua zabaldu ta kanpora begiratu eban.

      Ene bada! burubari egin eutson. Zer ete-dok ikusten yuadana? Larrosa gorri bat eztok, ba! Bixitz gustijan etxuat olako lorarik ikusi. Ezin ederragorik ixan.

      Orixe esanda, larrosa gorrija artu eban.

      Kapelea jantzi ta lorea eskubetan eroyala, matiaren etxera zuzendu zan.

      Neskatilla ate-onduan, jesarrita, eguan. Oñetan etxeko txakurra eukon, lotan.

      Atzo esan zeustan, gaur gabian neugaz dantza-egingo zebala larrosa gorririk ekarri-ezkero, ezta? mutillak esan eutson. Ona emen, bada, larrosarik gorrijena. Gaur gabian kolkuan, bijotz-onduan, ezarri biarko dozu. Eta alkarregaz dantza-egin dagigunian, zenbat mate zaitudan belarrira esango dautzut.

      Baña neskatillak betozko illuna ipiñi eban.

        Eztakit, ba, janzki barrijagaz ondo egongo ete-nazan emaztegayak erantzun eutson. Gañera, mutil ezagun batek urrezko pitxi politak bidaldu daustaz. Eta bakixu olako pitxijak lorak baño geyago balijo dabela...

      Ikusten dodanez, eskar-txarreko andija zara mutillak, minduta, esan eban.

      Eta ori esanaz batera, larrosa artu ta kanpora bota eban.

      Une atan bertan kale-ziar burdi bat etorran.

      Eta gure lorea, larrosa matia!, zapaldu eban!

 

 

© Oscar Wilde

© itzulpenarena: Joseba Altuna

 

 

Ipuñak, Oskar Wilde
Irakurle euzkeldunari / Bakaldungai zorijontsuba / Urretxindorra ta larrosa
Erraldoi berekoya / Benetako adizkidia / Ziziriko ospetsuba / Ume ixarra

 

 

"Oscar Wilde" orrialde nagusia


susa-literatura.com