Balbearen hitza
Suge beltza
narraztuz
hire lepoaren jiran
eta
beranduegi belauniko jartzeko
ez dik aditzen
ez dik konprenitzen
bere senak agintzen ziok
koska egiteko
ez galdetu zein deabruk
bidaliko zian
beranduegi negarrari emateko
ere
HOR ZEGOK BALBEAREN HITZA
itotzen hauena
eta orain kolega
etsitzea baino ez duk
gelditzen
betirako.
© Txema Kartxi