BESTE IBILALDIA - 3
Gure herriko tabernako argiak
neguko gau herresten haur herbailduak
zorion meharrez beztitzen ditu.
e markel eta ana...?
gure herriko dorre hain ezaguna
zauri haserretu askoren
geriza madarikatua da.
e ana eta markel...?
karobin
pausatzen dira
hegaz
abiatzeko indarrik ez duten txoriak!
© Itxaro Borda