Azare itsuaren eginahalak

denboraren poderioz

izar berriak pizten ditu.

 

Etorkizunaren asmoak

eta

asmakizun dirautenak

batera datozenean

gizonak ezagutu egiten du.

 

Ezer ikaskizun dirauen artio

jakin eta ez dakienaren arteko oreka

beti izango da neurri berekoa.

 

Gure oroimen ahulak

ahalegin ikaragarriak

egin behar ditu

nahiz hemen bertako etorkizunari

imintzio zorri bat

harrapatuko badio.

 

© Rafa Egiguren


susa-literatura.com