antiokiak

 

Ez du inoiz ere Antiokiak

Bere Zeinua arkitu

Desertuko hobi kodizeetan

Zenbat ezti

Liho eta urrezko apezaren begietan

Zenbat oin arrasto

Suge Handiaren lurraldean

Untzien joanetorriak jo gaitu azkenekoz

Elkarri besarkaturik

Sekula itzuliko ez diren

Egun zoriontsu haiek kontatuz

Lurrean arraiak eginaz

Antiokiar zaharren gisa

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


susa-literatura.com