arrazoiketaren eztanda gogorrak
kristala hautsi du
haizea sartzen da lehiotik
sexoaren lurrina oso bero dago
zeru zuria izan zaizkigu izarrak
eta borrokatzen da han eta hemen
poztasuna.ere akaso sari bihar.
gaur ere
zeruan izan gara
nahiz eta gero kristalak hautsi
amaren sabela bortxatu
negarra bakardadean egin
eta hilko zinatekela sentitu
errekan harrien musika tantoak orbela gaur berriz begi hoiek
leherketa hilketa eztia odol aho hortz atseden mesede praktiko eztia
berriz gaur mendez mende bakarrik iraun irauli irakin bortitz latz
garratz makila egurra santu gehiegi loreak baina bere lekuan izar
izar kiñu kiñu izar izan egan harria burni egun su ur hezur muin
laban lepo arnas erabaki kemen arnas lo lo llo llo amets non zer
ezpainetan zure goxotasuna.
© Gorka Setien