Pake eta hitz politak aipatzen dituzten
doktore eta politiko guztientzat aitzur bat
daukat neure baratzan, jorra ditzaten esaten
dituzten lelokeria guztiak eta bekiten
sekulan ez dela pentsatuko bonbaitxo izerdiz
apaindutako baten barnetik edo eta kamisa txuri
baten lepotik.
Apaizari ere eskatuko nioke jaisteko
pulpitotik eta gaizto eta onetaz hasteko mintzatzen
aste guztia arrantzan pasa ondoren, orduan
gaiztoak eta onak ez bait dira berdinak.
Makina bat ideia aldatzen zaizkigu geure
urdaila zaindari dugunean. Nola eskatuko
pobreak eta aberatsak izan behar dugula berdinak, urrez
beterik dagoen tripadun bati?
© Gema Lasarte