Ahantzitako hitz batzuren esanahia egokitzeko
hitz batzu nituzke gure baratzetatik egotziko, haatik,
hitz orori bere esanahia betetzeko garaia etorriko zaionean
nago zain, txakur pelatu baten modura.
Aurki, nagiak ateratzeko denbora izango dut bitartean,
tarte luze horretan, denbora iragangaitz bilakatzen den ereti
epel eta merke horretan.
Gorrotoz eta engainoz janzten diren hitz batzu bakarrik,
guztiz, esanahiarekin bat etortzen bait dira... besteak, ostera,
...geundeke lasai zain, sekulan ez bait dira hitz politak besterik
izanen...
Gogazke esperantzaren gerizara, lasai, lasai,...
© Gema Lasarte