Sasihitzak sutzerakoan sasoi hutsa
sentitzen dut;
hitz hutsak suntsitzen direnean sasoitzen
zait bihotza;
hitz arrotzak deusezten dituzten armen garrak
izanen dira nire betiko hitz kuttun eta xarmanten
koilare bakarra eta laztana.
Hitza ta pitza...
haizeak dakarrena haizeak darama
batzuk usain ederra uzten digute, halere,
hain gutxi dira hitz horiek...
Hitza ta pitza
atsoak leiho batetik bestera
atzoko kontu zaharrak marmarka.
Hitza ta pitza
harategian, ororen haragi biguinak
disekatzen...
Hitza ta pitza mitinetan
lau urtetan ezin egin daitezkeen
gauzak zikoizten.
© Gema Lasarte