Ideiak eta esperantzak tolesten ari zatzaizkit;

ilusioak ximeltzen;

indarrak errausten... Ez dakit nondik datorren

haize bero eta sargoi hau!

        Larrubizik jarri arte ez dut

hitz fresku bat jaurtitzeko indarrik izanen

eta ondikotz urrun sentitzen dut udaberria...

 

 

 

© Gema Lasarte

 


susa-literatura.com