LEHEN LIKANTROPO BELTZA
Argiak itzaltzen direnean
zoko ezkutuenetatik ere
gaueko pizti goseti guztiak
irtetzen dira
ezezagunaren erresuma hedatuz
Argiak itzaltzen direnean
emaztea mugimendu ergel batez senarrarengana
saiatzen da hurbiltzen
baina zureungek helas!
kainoikadak bailiren
iadanik ez diete arrabitei
lekurik uzten
Argiak itzaltzen direnean
botilak argitzen du bakarrik
hara doaz itsutuak
haien buruak botatzera
gautxoriak
© Xabier Montoia