EGITASMOA

Bere mendekua zehatz-mehatz burutzearren

putzu eta lakuak hustu zituen

errekak oro lehortu

ilargia irten zenean

oreinak edatera etorri ziren ibai aldera

panpinen gorpu isilak

besterik ez kausituz

hegaztiek eroturik tropikoruntz

ihes egin zuten tropelka

argitzean

nire aitaren urrezko hortzak soilik

distira egiten du lohitartean

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com