Paper zuri bakoitzean,
poema bat imaginatu uste izan dut.
Guztiak erre dira, paperekin batera.
Paper zuri bakoitzean,
poema bat idatzi dut.
Guztiak erre dira, paperekin batera.
Keetan,
ai, keetan
ez dut
inolako alderik nabaritu.
Poemak, alde egin dute,
ez baitira sekulan izan
poema honetan ezik.
© Omar Nabarro