Urgaineko dizdira zurbila
ez da argizagia
puntako hotela baizik.
Bizitza edema da, izkina eta
musu bakoitza bizitzen baduzu
esaten zenuen maitasun zati bat
utzi bitartean,
hau kantu bat besterik ez da
esaten zenuen
izkinari buelta emanaz.
© Eneko Olasagasti