Eskribitzen hasten naizen unean

hiriko antzerkiaren aurrean

maitaleen  ontziak sutan daude

                  gogoetak erretzen eta zait mundua axola

Gaueko lehen argiak, kotxeen begiak

galipotez hornitutako alfonbra baten gainean,

argizaia, maitasunaren zutabea,

bi luma eutsi nahiean.

Urtu da,

lumak

poemak

zikintzen dizkit hatzamarrak,

erre, izoztu naiz gero.

 

Bi urte hauen erresuma zaila zait bada

ahanztea ere bainan

ez ditut poema hau berria balitz azaltzeko irudirik

zure itzala soinean sentitzen, iluntasunean,

bururatzen zaizkit...

...hainbeste errepikatu ditudan hitzak

ezin ditut gaur idatzi

ezin ditut kasik, lerroak bukatu ere.

Gaurtik aurrera amodiozko poemak soilik

          idatzi ditzaket

 

 

© Eneko Olasagasti

 


susa-literatura.com