Laket zait, eta gura dut.

astiro ibili.

Astirotxo.

Edonorat aienaturen nauen

ahur izerditsu hau

ozpinetan gardendu.

Edo haizkolaho zorrotzenez

aldendu betiko.

Atsegin zait, eta gura dut.

Edo beharrezko;

zu beira egin,

eta astiro.

Astirotxo.

Petenera andere,

ai kantuen herri hori.

Larroxa eta azeituna

aien sorleku hori,

zeruen isladaratu

gau oro.

Eta beira egin,

eztiki.

Astirotxo.

 

© Jon Iñaki Lasa


susa-literatura.com