AITOR EGIN DEZADAN
Ez dut ezertxo ere hestutzen
ene gorputza oratzen dut
-edo gorpua-.
Hori bai.
Euriari ba dinotson bezala
batseinen aurrean,
zeure begiraden izuor.
Neugan daukazun gelditasuna,
baretasun agerikoaren aitzinean,
joan doazen urteen uraz
sortu dut
ene barrutia.
Ene harrokeriarentzat eraikitako
deabruzko inguru hau.
Eta beldur naiz arrailduko zaizkidan.
Eta jabe bilakatu naiz.
Neure irudi eta eitera
sortu dudan ororen jaun.
Baina ikara naiz suntsituko zaizkidan,
eta ezerezean aldatuko;
nekazariari uzta,
erne huts
aro gaizkinetan gisa.
© Jon Iñaki Lasa