THE END
The end
this is the end
my friend
the end
abesten zuen Jim Morrison-ek
bafleetatik (bere hilobitik, agian)
gizonak beste kubalibre bat eskatu zion
zerbitzariari
eta zigarroa piztuz, esan zuen:
Badut problema bat irtenbide bakoitzerako.