Gaur, kaioak ez dira ibai aldera etorri

beraien erregearen hiletan bait daude.

Eta ez kaioak bakarrik

gudari garaitezinak

ezpata, ezkutu eta kaska

bota ditu

eta basamortuko arkaitz baten gainean

negarrez ari da, mugagabeki.

Panpinak,

anfetak,

untziak kai ondoan

negarrez.

Eta

armiarmak, satorrak, xaguxarrak

gaueko pizti guztiak

negarrez.

Ez dira mukizapi edo aterki nahikoak.

Ez Etiopian ez Charlevillen.

Poetak ere ez dira salbatuko.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com