Eta
kalea jaisten ari den marinel ederrak
xuxurla epelez, esku lagungarriez,
musika gozoaz eta ohe bareaz
amets egiten,
ez daki
bere bihotza taberna ilun batetako
hautsontzi hondar kontsumatuen artean
lurperatua izango denik,
bazterreko telebistan
Popeyek espinakak jaten dituen bitartean.
© Xabier Montoia