Dagoeneko gurasoek ez didate dirurik ematen.

Neskatxoek ez naute maite.

Nik ez ditut zakurrak maite

eta gainera gorrotatzen dut kafea.

Ameriketako

Chicago-ko ganster bat izan nahi nuke

metrailetaz denen aurka

tiroka edo

Indiako paria gozatu bat

sargoriaren erdi-erdian

lurrean etzanda,

euliek urrumaturik,

begi itxiak,

hil zorian.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com