9-2-81
(second part)
Aterkipetan
beraiek prestatu zuten odolezko tortila
jaten,
ikus ditzakegu:
langileak.
Betiko langile lerdoak,
atzoko zanpatuak,
gaurko zapaltzaileak,
biharko zanpatuak.
-Ai Aresti bai itsua zeundela-
Arantzazko otoitz eta gurutzetutako
torturadoreen
ipurdizulo beltzekin musuka.
Inperial tabakodendarien alu
higuingarriak
miazkatzen.
Hurrengo egunean bizkarra puskatuko dieten soilune
txapeldun distiratsuak,
distiratzen.
Denak elkartuak, tinko-tinko,
losindu, beilatu, txupeta ipini zietenak
maitasunki tutu beroa eman zietenak,
madarikatuz.
Kontsolamendu bat bakarrik
geratzen zait:
onddoa lehertzen denean
denok elkarrekin eztanda egingo dugu.
Eta beste bat, agian...
Bihar hamabietan
eguzkia leihotik sartzen denean
eta ohetik altxatzen naizenean,
zuei, bizkarra gehixeago
makurtu egingo zaizue.
© Xabier Montoia