MIDNIGHT ROCK & ROLL

 

Han nengoen ni, bakarrik

zerbeza batekin bazter ilun batetan, eserita,

zer egin jakin gabe

gaua igarotzen utziz.

Eta

nere aurrean

ikasle dotore eta eder guzti horiek

beraien ipurdiak mogitzen

alu haiek jotzen zuten musikaren erritmoz

gure geroko ministro eta lehendakarien

laguntzaz,

kanuto pila bat erretzen zuten bitartean.

Eta nere zakila gero eta beroagoa

gero eta zutagoa.

Izerditan blai.

Nere burua lehertzera zihoan.

Azkenean

alde egin behar izan nuen handik,

kaleetan zehar

arrastaka ibiltzeko, goitikatzeko.

Etxera iritsi nintzenean

ohean, itsasontzi bat bezala mogitzen,

nazkaturik, kanpaia jo nuen.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com