Zopa eta piztaz betetako katilukada gosaltzen ditudan bitartean

Egin-ek goiz bakoitzeko torturak

zenbitzen dizkit.

Potroetan kolpeak, elektrizidade korronteek,

bideetan bortxatutako neskatilek

ez didate goragalerik ematen,

areago, behar ditut

Karlosek egunero bere heroina behar duen bezelaxe.

Eta Gasteizen

tabernak itxi dizkigute,

are okerrago, musika kendu digute.

Alkate burusoila, bere espartzuzko gurutzearekin.

Auzo-elkarteak detergentea intsentsubotatzen.

Ene aita, ene ama eta ene izeba-osabek hankatartean

hatz egiten dute, konplazituak.

Eta drogazaleek malkoak zulatu zituztela

mafiak zeruari disparatu ziola

eta gazteek Fortuna erre zutela

alegatzen dute.

Aluak, rock & rollarekin bukatu duzuela pentsatzen ote duzue?

Urrunean,

Zorroaga-ren ondoan

etxe bat isekitzen ari da.

Garren kolore gorria

egunsentiaren urdin gainean

nola atsegin dudan!

Monjen ikastetxean

kuadrozko gonadun neskato txikiek

beraien amei musu bat ematen diete

klasean sartu baino lehen.

Badirudi negua etorri dela

kamiseta jarri behar dut.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com