GARBINE
(BASQUE SKA)
Gaur arratsaldean
hire senar eta haurrarekin ikusi haunat.
Haurdun, eskaparate baten aurrean.
Hik ez naun ikusi
eta une batez gero
nere bidea jarraitu dinat.
Zergatik hago berarekin
nerekin ondo pasatzen egon ordez?
Pena eman didan
egun osoa sukalde ilun batetan
hire haurra zaintzen,
hire senarrarentzat
babarrunak prestatzen zizpuruka
Julio Iglesiasek irratitik
maitasunera gonbidatzen duen bitartean.
Ez al dun pensatzen
egoera latzegia denik?
Zergatik hago berarekin
nerekin ondo pasatzen egon ordez?
Zer ematen din artaburu horrek?
zapi merke bat hire urtemugarako?
musutxo bat lanetik etortzerakoan?
diru piskat legatz izoztua erosteko?
larunbateroko ohizko jota?
Zergatik hago benarekin
nerekin ondo pasatzen egon ordez?
Nerekin etorriko bahintz
nere zeruan leku bat egingo ninake,
ska dantzatzen irakatsiko ninake,
Marruekos, Peru eta Mexikoko jakirik deliziosoenak
mustatu eraziko nizkinake
eta ohean batipat
xerak arroza esnearekin baino goxoagoak
egingo nizkinake.
Zergatik hago berarekin
nerekin ondo pasatzen egon ordez?
© Xabier Montoia