NOCTURNO-4
Estanbulgo gau gardenak,
ilargia zarramazkatzen duten minareteak,
nere bihotza hilontzen duen isiltasun alaia,
baretasuna, beztasuna birrintzen duen argitasuna,
irrikitzen ditut.
Nere ametsak inguratzen zaitu
zure ile artean lazkatzen da
zure aluan barneratzen da
zure bularrak ferekatzen ditu.
Hin murrailatua,
hiri galdua,
opiozko goxotasunak gelditzen dira, urrun
zure benturak urrun kulunkatzen dira.
Hartako, bakarrik, gatzazko eskukada bat
geratzen da nere eztarrian.
© Xabier Montoia