T.V.

 

Hire gorputzak

telefonoaren seta itsuarekin

ene gogoan soinu ea durundi bukaezina

egiten din.

Eta ba al dakin?

oheko ordu zoriontsuak,

berriz, argitsuak projektatzen ditun

igandeko jokaldirik onenak bezalaxe

mobiolan

eta berriro

(baga handi bat bezala)

bustitzen nau

bere hatz zuriak

ene gorputzean utziz.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com