Eta ametsa harro dator

arrazonaketa eta haren artefaktuak arbuiatuz,

urrutitik, ekaitzen gainean zamalkatuz dator,

harrietarako ura ekarriz,

txurietarako, beltzetarako,

gatza baratzetarako,

kafea bihotz biluzietarako.

Maindire, gortin eskekiak

pasatzen eta begiratzen duenarentzat,

garrasia eta bere itzalia arakatu egiten dituenarentzat,

abestu zuenarentzat,

palmondoa igotzen duenarentzat,

koko eta datilak jango dituenarentzat.

Pikuak, mahapasak eta azukrea dakartza

baina asuin, sasi eta berroak halaber,

animaren lehen azalean arantzeak uzten dizkit,

kortika igotzen du, odolean sartzen da

eta nere odolaren ibilbideetan

gurutzatzen, zerbeza edaten eta paseatzen da,

gaur neguaren ordez

udaberria izango bailitzan,

eta azkenik

zure izenaz

pankarta bat zabaltzen du.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com