KEXA ETA PROMESA (Arestiren moduan)

 

I

 

Bai bakarrik nagoela

hainbeste jende artean!

Kexatu zen

gizona.

 

II

 

Landerejale naizen arren

harrapatzen zaitudanean

zure hezurmuinaren barnea ere

xurgatuko dizut.

Promexatu zuen

gizonak.

 

© Xabier Montoia


susa-literatura.com