Espe
kendu itzan baina-k bekokitik
ez al dakusan bizitza
ez dela alferrikako gatazka baizik?
ez al haiz konturatzen
zerua astronautaz betea dagoela?
Dantza hadi
arrabitako soka guztiek dzart egin arte
gero, begiak hertsi
deus itxadon gabe.
© Xabier Montoia