Istorio bat kontatzeko
ez da hiztegia erabili behar,
baina beste tresnak, berriz,
txit beharrezkoak gertatzen dira.
Eskua, alegia,
gauak argiztatzen duen begia
eta zenbait droga, jakina.
Halere, derrigorrezko tresna bakarrak
gazteen gorputz lirain eta narritagarriak
izaten dira
haiek, soil-soilik, istorio guztiak
ezagutzen bait dituzte.
© Xabier Montoia