LEHENMIN
Ohara den zakurrak legez dagi zaunka haizeak
Eta neuk ere abestu nahi diot
P'tit pays je t'aime beaucoup
Tristuraren eztia ahoa txiki dudala
Eta iluntzea atean den artean kulunkatu
Kuma garbia egin berba gozotan lokar dadin
Ni falta izaten naizenean
Balakatuko duen gazurezko berbaro mutiria
Neuk ere abestu nahi diot p'tit pays
Je t'aime beaucoup gabetanik bada ere
P'tit pays
P'tit pays
Ezinago heste ehunduriko kanta goibela
Behiala zenbatzen ikasi nahi ez zuen
Haur andaluzei sehaska kantak eskaintzen zizkien
P'tit pays hondogabe hari
© Iñigo Aranbarri