ILUNABARREKO GALDERAK

 

Nork jaurtiki du, ilunbe aiduru,

Ortzemuga zauritu duen lantza?

Zelai isila, ez guda azantza

Ez eta ere ezpata leinuru

 

Heldu da itzala: biharko asturu?

Igurikatzea, gure arantza

Alta ez dea hori esperantza?

Txoriak mutu, kilkerrak lanturu

 

Maitasun orena date menturaz

Besarkada anker honen gerizan:

Ohantze hutsa atauten liluraz

 

Abaildu da gaua eta ber gisan

Eguna hil hiletsien maluraz

Nork arrapiz liro, argi irritsan?

 

© Xabier Izaga


susa-literatura.com