Extremadurako emakume txikiak
beltzez jantzirik
beren gona estuekin eta galtzerdi grisekin
eta belaun zuriak agerian
kartzelara joaten dira
semea ikustera. Handik
-abokatu bat ezin ordaindurik-
jujearengana eta
beren haurra ez dela gaiztoa,
«badaki berorrek...
lagunarte txarra...»,
eta hiruzpalau aldiz itzultzen dira,
harik eta egun batean epaileak
sumario ahantzien pilatik
ale banaka batzuk irakurri eta
-eskumuturra kondiziotan baldin balu-
behin-behineko libertatea sina dezan arte.
Ama txiki beltzik ez duten presoak berriz
haiek inork ere ez ditu gogoan.
Beraiek dira nonbait
lagun txarrak.
© Xabier Izaga