ZER NAIZEN

 

Nire gorputzak

ukitzen nauten pertsonen antza hartzen du

paseatzen ditudan kaleena

eskapatzen zaizkidan gezurrena.

Apurka-apurka definituz doa

ibai bati edo erritmo jakin bati jarraituz.

Beti dago zerbaiten bezperan

aldaketaren begian.

Guztiz autonomoa dirudi

masturbatzen naizenean

atzazalak ebakitzen dizkiodanean

ispiluan jartzen dudanean.

 

Tatuaje ikustezinetan gordetzen ditu

jadanik ahaztutako uneak.

 

 

© Igor Estankona

 


susa-literatura.com