Eskusu ezezagun zikinetatik

atera nahiko nuke.

Eguzkiaren printza beroak

nire azal belztugabean gozatu.

Kantoi ilunetatik ihes egin

itxaropen kutsatu gabekoen esperantzaz.

Laku gardenetan gorputz

laster gorpu unatua murgildu,

itsasadar petrolioztatuetako zikinduretatik aldegin

maitasun berriak aurkitzeko.

(...)

Bueltaka ibiltzeaz nekatuta, zulotik atera,

haur jolasetan elkarren sekreturik ezkutuenak ezagutu

eta hegan hasi,

benetako askatasunaren jabe,

Gran Viako bankujabe putakumeak baino altuago

zerura zuzen,

                    zeruraino.

          Shaktale

                                                                    Zantzoa

 

 

© Igor Estankona

 


susa-literatura.com