Bagenekien gau xoila,

bakardade erraldoia,

sentimenduen deboila

eta bizi-urrats doia.

 

suari ginen hurbildu,

amets bat ahalezkoa,

nahiz ilunbean bildu

egun beltzeko ezkoa!

 

kantua dena dolorez

atseginaire aldatzen:

iraupenaren kolorez

musua nizun galdatzen.

 

bilatzen nuen sutea

zure soakoan, ezti:

hautsa harrotu dutea

exilioz gaiten bezti?

 

ahaidea nuen mintzo.

goiza izan arren urre

argia zartatu zintzo:

bide hori etzen gure!

 

bego beraz bihotzean

sugarren erre usaina,

txinkazu, bake hotzean,

eta inkatzaren zaina!

 

zohardia dut gogoan

oraidanikan idazten,

ari naiz negu osoan

dolu xumearen hazten.

 

AM 3:14

 

© Itxaro Borda


susa-literatura.com