Kantoi ilunetik garrasi urratuetan datoz
amodiozko nahigabe ijituak
gonbitoka irtendako bertsoekin.
Errondatik hamabost urtetan
negar hordiak dituzuen neskatxak,
harley batetik alkandoraren idunekoa oratu
eta aurpegia ukabilkadaka desitxuratzea
edo La Viejara bidean San Antongo zubitik jauzi egitea
Bilboko penak eta lindanea merkatarien hilobian,
filosofia urbanoak droga berrietan amildu dira.
Zipaio bat iraultza zerga kobratzen ari zaio Rosanari
Las Cortesko bere izkinan.
© Urtzi Urrutikoetxea