METAFORAREN ONTZIA |
Lehorreratzen baldin banaiz ate guztiak
Joko ditut galdezka bide hartuko dut basoan
Barrena abiatuko naiz gailurrak iganen ditut
Oihanetan eginen dut lo basamortuan
Fosilduko da nire hezurdura
Lehorreratzen baldin banaiz
Lehorreratzen baldin banaiz
Ez nauzu ulertuko mito zahar
Guztiak suntsitu behar genituela oroitaraziko didazu
Eta horregatik hain zuzen
Lehorreratzen baldin banaiz
Malato zuhaitza aurkitu arte zoratuko zaituztet
Aurkituko dut aurkituko dut eta
Aizkora kenduko diot enborrari
Aizkorak emanen dit haren bihotzaren berri
Aizkorak bakarrik daki
Lehorreratzen baldin banaiz
Itsasketa hau jarraituko dut
© Koldo Izagirre