MONIQUEREN ARAOA - 2 |
Nire maitasuna
Ez da inoiz garbia izan
Nire maitasuna sasikoa da
Ezin liteke agerian eman
Ez iezadazu erronka egin zelai zabaletara
Kulunka egiten duten zorutan baino ez dakit
Ohe bat ez da lur tinkoa
Larruz larru lotzen naiz
Eta horregatik nauzu platonikoa
Biktima neu banintz bezala hartu zintudan
Ziega batean sartu behar du maitatuko nauenak
Ez daki begipean egonen dela
Kamuflatzera behartutako ontzia naiz
Eta begipean dagoela dakienak
Onartuko du sofritzen ikus dezaten
Baina ez dute gozatzen ikusiko
Amore ez emateko busti zintuen
Nire izerdiak
Nire izerdiak
Egin zuen beharrezko zure haragia
Nire izerdi sekretuak
© Koldo Izagirre