GÜNTERREN MALURA - 2

 

 

Hondakinak bota behar dizkizut azalera eta ihes egin

Nahitarat markaturiko hitzak eta ihes egin

Joa heldua suntsitua izan naizela sinetsarazi

behar dizut

 

Maitasunak bere garaitzaren frogak nahi ditu

Setatsu gaitu ankerki nau otoitzera behartzen

Nire gezurren hieroglifikoan traba ahal zaitzadan

 

Ordain garestiak behar ditu aitorpenak amoreak

Behar ditu ez digu sinetsi isiltasunaren amildegian

behera

Hondoratzea dugu ahalbide bakarra bizirauteko

 

Ez du etsiko gure haragiraino baina ni zure bihotzaren

hondoan nago pozoi

Geure hegazkinen bonben zain Londresko sotanoetan

Daudenak bezain isil bezain ikaratua ezin dut

amore eman

 

© Koldo Izagirre


susa-literatura.com