HISTORIAREN EUSKAL LITERATURA |
1626 abuztuak 5 Atlantikoan 40 tonako
ontzi merkante bat
Polingeneko portutik dator zama desberdinekin
Nazionalitate zehaztugabeko batek jarraitua
Tripulante irlandarrek pirata turkoak dituztela
uste dute
Eta babestu egiten dira Bearehaveneko gaztelu
zaharraren harresien ostean
Lehorreratzen dira bizia salbatuz eta ontzia
abandonatuz
Galwaykoa zen -irish Gaillimh- merkataria
Heldu dira piratak txalupa batean eta bela nagusia
eramaten dute
Egiten dituzten oihuengatik kantuengatik turkoak zirela
Esan zuen legoa asko eginiko lemazain ohi batek
Daniel O'Sullivan da ofizial nagusia Bearehavenen
Ehun gizon biltzen ditu burdinak eta makilak
banatzen dizkie
Jazartzen zaizkie turkoei eta hanka eragiten diete
Beare uharteraino
Galwaykoa zen -irish Gaillimh- merkataria
Beareko behiek ikusi dituzte turkoak hanka bustian
heltzen
Bearehaveneko irlandarrek turkoak uxatzen dituzte
Eta turkoek behiak Bearen bertan utzi behar dituzte
Ardoz ito ez zirenek Atlantikoz behar izan zuten ito
Ito ez zirenak behintzat beren ontzira heldu ziren
Ebatsiriko bela nagusiak zerbitzu ederra egin zien
Galwaykoa zen -irish Gaillimh- merkataria
Ontziratu dira ostera irlandarrak eta miaketa
Egin ondoren ikusi dute bela nagusiaz gainera
3 kupel bete oporto eta 40 dozena lapiko dizkietela
eraman
Eta mareak turko itoak ekarri zituenean
Ikusi zuten turkoak ez zirela beltzak
O'Sullivan bezain kaskagorria zen bat
Galwaykoa zen -irish Gaillimh- merkataria
Baina inork ez zituen ezagutzen eta ezin jakin
izan zuten
Itoek ez baitakite gaelikoz ezta ingelesez ere
Pirata haiek ez zirela turkoak euskaldunak zirela
O'Sullivan ingelesendako bezala espainolendako lanean
Edo menturaz Frantziako Erregearendako
Poema hau irakurri duen euskaldunak
Berehala sumatu ahal izan duen bezala
Galwaykoa zen -irish Gaillimh- merkataria
© Koldo Izagirre