ANA YOLDI GOMEZEK
-c-
Nola engainatzen gaituzten hitzek,
eta lagunek, zein zuri
egiten duten gugandik besteganako
bidaia. Tabernan geunden,
musika ona, zerbezak hotzak,
eta gu lagunarte alegera eta
perfektua ginen (esate bat da).
Noiz eta orduan behar, orduan
sortu da, barra-barra eginda,
odol egarria begi mozkortuetan.
Neronek lagundu diot komunera
sartzen eta han betikoa.
Musuz zikindu dugu komuna zikina
eta ahitu gabearen simulakro
errepikatuz ospatu dugu atzera ere
atzera ere elkarrekin gaudela.
Arropak eta puskak bildu ditugu,
bestalde aparte batetik begiratu
eta joan egin da. Negar egin dut gero
amodioa deitu zera hori etorri zait burura.
Aldeginak ziren denak, zerbitzaria,
lejia usaina inguruan, hondakinak
biltzen ari zen zaku beltzetan. Ibili eta buelta
aratz nahiez zaborra gertu amaitzen dut beti.
© Juanjo Olasagarre