MIREN YOLDI GOMEZEK
AHIZPAREN AMODIOAZ
-c-
Elkar maite zutela?
Maite zutela lar esatea litzateke.
Ezkondu egin ziren. Gizartearen legera
eta Jainkoaren aurrean.
Ahizpa haurdun, koinatua
haragitarako txekorra bezala.
«Gero gerokoak» esan zidan ahizpak
eztei egunean. «Gero dionak
bego dio» pentsatu nuen nik.
Eta han joan ginen denok
ama, loreak, oturuntza eta poz
ustela, poz dekretatua baino
ustelagorik ez dago eta.
Jotzen zuela? Ez dut uste.
Kerida zuela? Ez da nahikoa gizon
bi emakumetarako.
Eztei egun beretik
heldu ziren mugara
nola haziak porlan gainera.
© Juanjo Olasagarre