XABIER BIZIK

-f-

 

Beharbada oker daude,

nork daki? Horrenbeste urte

leotzetan isiltasuna erditzen

gartzela, zarratua, gartzela.

Zeru puska karratuekin

geometria ezinezkoak marrazten,

nazkatuko lituzkeen, menturaz,

bizitza adabakiekin amestuz.

 

Beharbada oker daude

han barnean, gartzelan

sinboloak izatera kondenaturik,

baina sinesten dutenaren alde

eman dute bizitza.

 

Hemen kanpoan kalean

nork esan dezake beste horrenbeste?

 

© Juanjo Olasagarre


susa-literatura.com