Zure berbotsik bage

Handiegi zait bakardadearen arroa

Handi zait isiltasuna

Mende goroldituek

Estali dituzte bart arratseko solasak

Ateri dago eta

Neurtitzok dira gelditzen zaidan guztia

Orain ez gaude bata bestearen ondoan

Esaera zaharra da maitazarrea

Behin eta berriz mundura sortu nahi hau

Olatuek ez dakarte zure testigantzarik

Ez zure mintzurarik

Berantetsita nago

Pauso zaharrak urratu zaizkit

Zatoz eta gorde nazazu

Gaur begirada mutu hori

Etxe ederra litzateke niretzat

 

© Mikel Ibarguren


susa-literatura.com